Eivissa (udalerria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eivissa[1] (gaztelaniaz: Ibiza) izen bereko uhartean kokatuta dagoen hiria eta portua da. 1979. urtera arte Ciutat d'Eivissa (Eivissa hiria) zen haren izen ofiziala, baina Vila (herria) izenaz ezagutzen da gehienetan, uhartetik bereizteko. Era berean, bertako herritarrari viler (herritar) esan ohi zaio, uharteko ibicenco (ibizar) herritarrarengandik ezberdintzeko. 11,1 km²-ko azalerarekin, uharteko udalerririk txikiena da azaleraz.
Eivissa Ibiza Eivissa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Balearrak | ||||||||||
Espainiako probintzia historikoa | Balear Uharteak | ||||||||||
Uharte | Eivissa uhartea | ||||||||||
Alkatea | Rafa Triguero Costa (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Eivissa | ||||||||||
Jatorrizko izena | Ibiza Eivissa | ||||||||||
Posta kodea | 07800 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 07026 | ||||||||||
Herriburua | Ibiza | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 38°54′32″N 1°25′58″E | ||||||||||
Azalera | 11.14 km² | ||||||||||
Altuera | 99 m | ||||||||||
Mugakideak | Santa Eulària des Riu, Sant Antoni de Portmany eta Sant Josep de sa Talaia | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 51.996 (2023) 1.281 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4.667,5 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | K.a. 654 | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 971 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00, Udako ordutegi eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Campeche, Arzachena eta Cancún | ||||||||||
Matrikula | IB | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan eta gaztelania | ||||||||||
eivissa.org |
Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, uhartearen hego-ekialdean dago. Turismogune nagusi da. XVI. mendeko harresiak inguratzen du hiri zaharra (Dalt Vila, XVII. mendeko katedrala, gaztelua, udaletxea eta museoa). Sa Penya eta Sa Marina izeneko auzoak zabaldu ziren gerora, XX. menderako, eta hirigune modernoak eratu dira XX. mendeko azken hamarkadetan, turismoa hedatu delako (Puig des Molins eta Ses Figueretes).