Korrikalari, eskiatzailea, biokimikaria, suhiltzaile profesionala From Wikipedia, the free encyclopedia
Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, 1973ko abuztuaren 12a – 2021eko ekainaren 18a) korrikalari eta eskiatzaile katalana, mendiko lasterketen aitzindaria eta emakumezkoen erreferentea izan zen. Ingeniaritza biokimikoan doktorea zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta suhiltzaile profesionala Kataluniako Generalitateko Erreskate Taldean.[1]
Emma Roca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1973ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Heriotza | 2021eko ekainaren 18a (47 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa 2019) doktoretza : biokimika Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (1991 - 1996) lizentzia : biokimika |
Tesi zuzendaria | Lexa Digna Nescolarde Selva (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendi-zeharkako eskiatzailea, professional firefighter (en) , atleta, lasterkaria, ikertzailea eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Grup de Recolzament d'Actuacions Especials (en) Kataluniako Generalitatea (2000ko urtarrilaren 12a - |
emmaroca.com | |
Bartzelonarra jaiotzez, La Cerdanyan bizi zen, David Rovira eta bere hiru semeekin batera. Bere kirol jardueran arrakasta ugari lortu zituen estatu eta nazioarte mailan.[2]
1998an Espainiako distantzia luzeko duatloi txapelduna eta Kataluniako mendi duatloi txapelduna izan zen. Hurrengo urteetan eskiatzaile bezala nabarmendu zen, 2002an Europako laugarren bikoteka eta Espainiako txapelduna izan zelarik hirutan, 2004an banaka eta 2003 eta 2005ean binaka.[3]
2003an Europako raid txapeldunorde izan zen eta 2010ean Munduko Txapelketa irabazi zuen. 2007an ere Espainiako txapelduna izan zen espezialitate honetan. 2010ean, berriz ere emaitza onak lortu zituen duatloi eta triatloian, Europako mendi maratoi txapelduna eta Kataluniako mendi duatloi txapelduna izan zelarik urte berean. Distantzia luzeko lasterketetan parte hartzen hasi zen, bere emaitzarik onenak, Mont-Blanceko Ultra-Trail txapelketan hirugarren postu bat izan zelarik 2012 eta 2013an, bigarren postu bat 2011n Sables Maratoian eta garaipena Transgrancanaria eta Highland Fling Racen 2012an.[3] 2014an Leadvile 100 Mile irabazi zuen Coloradon, eta Muntanya Cerdanya Cursa, Bartzelonako Ultra Trail, Transalpine Run eta K42 Mallorca irabazi zituen.[4]
Biokimikan doktorea, bere esperientziatik bertatik saiatu zen ulertzen nola aurki zitzakeen giza erresistentziaren mugak egoera kritikoetan. Summit Proiektuko ikertzaile burua zen, eta, hain zuzen ere, ahalegin handiak egiteak osasunean izan zitzakeen ondorioengatik datuak lortzeari ekin zion, besteak beste, berak parte hartzen zuen ultradistantzia-karrerengatik.[5]
Kataluniako Generalitateko erreskate taldeko (GRAE) suhiltzailea zen. Bera izan zen talde horretan sartu zen lehen emakumea,[6] eta bere ezagutza funtsezkoa izan zen eremu latzetan harrapatuta edo galduta geratu ziren kirolari askori laguntzeko.[5]
Egindako ikerketen ondorioz hainbat liburu idatzi zituen.[7]
2018an minbizia diagnostikatu zioten. Beti baikor egon zen eta indar handia erakutsi zuen gaixotasunaren aurrean, baina azkenean 2021eko ekainaren 18an hil egin zen.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.