From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesco Salviati italiar pintorea, Cecchino izenaz ezaguna eta Franceso de' Rossi jaiotza izenekoa (Florentzia, 1510 – Erroma, 1563). Giovanni Salviati kardinalaren babesean egon zen, eta harengandik hartu zuen deitura. Florentzian egin zituen ikasketak, Andrea del Sartoren eskolan. Michelangeloren arte-lanak aztertu zituen, eta manierismorantz lerratu zen. Veneziara jo zuen, eta Grimani jauregiko sabaiak pintatu zituen (suntsituak gaur egun). Florentziako Jauregi Zaharreko freskoak pintatu ondoren, Frantziara jo zuen, eta Fontainebleau eta Dampierren lan egin zuen Lorrenako kardinalak aginduta.
Francesco Salviati | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1510 |
Herrialdea | Florentziako Dukerria |
Heriotza | Erroma, 1563ko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) (52/53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Dionigi da Diacetto (en) Giuliano Bugiardini (en) Baccio Baldini (en) Andrea del Sarto Andrea del Brescianino (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, diseinatzailea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Erroma Florentzia Bolonia Venezia Erroma Florentzia Erroma Frantzia eta Erroma |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | manierismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Salviati |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.