From Wikipedia, the free encyclopedia
Friedrich Dürrenmatt (Konolfingen, Berna, Suitza, 1921eko urtarrilaren 5a - 1990eko abenduaren 14a) alemanezko idazle eta antzerkigile bat izan zen. Espresionismoak eraginda, munduaren gainean zuen ikuspegi etsitua, eta bereziki, Suitzako gizarteari buruzkoa islatzen du bere drametan: Die Ehe des Hern Mississippi (1952, Mississippi jaunaren ezkontza) eta Der Besuch der alten Dame (1955, Adineko damaren bisita). Bereak dira, halaber, Frank der Fünfte (1959, Frank V.a, bankari buruzkoa), Die Physiker (1962, Fisikoak, arma nuklearrei buruzkoa), Der Meteor (1966, Meteoroa), Das Versprechen (1958, Agindua) eta Justiz (1985, Justizia) obrak. Irrati eta telebistarako ere idatzi zuen, baita hainbat saiakera literario eta filosofiko ere. Horiez gain, eleberriak ere sortu zituen, gehienak polizia-eleberriak.
Friedrich Dürrenmatt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konolfingen, 1921eko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Suitza |
Lehen hizkuntza | Swiss German (en) |
Heriotza | Neuchâtel, 1990eko abenduaren 14a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Centre Dürrenmatt Neuchâtel (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Reinhold Dürrenmatt |
Ama | Hulda Dürrenmatt |
Ezkontidea(k) | Charlotte Kerr Lotti Dürrenmatt (1946 - 1983ko urtarrilaren 16a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea Bernako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana Swiss German (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, margolaria, gidoilaria, poeta eta artista grafikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hizkuntza Modernoen Elkartea Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Genero artistikoa | antzezlana Prosa |
|
Konolfingen izeneko herrixka batean jaio zen, Berna kantonamenduan. Aita artzain protestantea zuen eta aitona politikaria. 1935. urtean, Bernara aldatu zuen bizilekua familiarekin batera, garai hartan Suitzan ere nabari zen krisi ekonomikoaren eraginez ziurrenik. Han hainbat ikastetxetan aritu zen bigarren hezkuntza ikasten, ez oso emaitza onekin, eta 1941ean, azkenik, Unibertsitaterako sarrera-proba gainditu zuen. Urte hartan, Filosofia, Filologia eta Natur Zientziak ikasten hasi zen Zurichen eta geroago Bernan bertan, txikitatik marrazketarako joera igartzen bazitzaion ere. Hainbesterakoa zen zaletasun hura, non bere idazlan batzuetako ilustrazioak eta bere antzerki-lanetako batzuen zirriborro eta eszenografiak berak egin baitzituen. 1945ean, ikasketak amaituta jada, Søren Kierkegaardi buruzko doktorego tesia idazteko aukeraz hausnartu zuen, baina asmo hura azkenean bertan behera gelditu zen. Hala ere, 1945-46an bere lehen lanak argia ikusi zuen: Es steht geschrieben (Idatzita dago); testu hau idatzi eta urtebetera estreinatu zen. Artistaren bizitza pertsonalean ere aldaketak izan ziren, urte hartantxe ezkondu eta Ligerz am Bielersee-ra joan baitzen bizi izatera Lotti Heissler aktorearekin. 1949ko udan, ematzea ospitaleratu egin behar izan zuten bigaren umeaten haurdunaldian izandako osasun-arazo batzuen ondorioz; aldi berean, Durrenmatten diabetesak okerrera egin zuen, eta ospitalera jo behar izan zuen berak ere[1]. Horrek guztiak bere literatur jardunaren lehen urteetan zailtasun ekonomiko ugari izan zituen; 1952tik aurrera, ordea, bere egoera hobetzen hasi zen, batez ere irrati alemaniarrek irrati-eleberriak idazteko eskatu ziotenean. Aldi berean, egunkari suitzar batean kapituluka argitaratzen ziren polizia-eleberriak argitaratzeari ekin zion. 1952an ere antzerki munduan arrakasta itzela lortu zuen Alemanian Die Ehe des Herrn Mississippi(Mississippi jaunaren ezkontza) lanarekin; arrakasta hura, gainera, gerora mundu osora zabalduko zen Der Besuch der alten Dame (Dama zaharraren bisita) eta Die Fisiker (Fisikariak) antzezlanekin. 50eko hamarkadaren amaieran bere lan arrakastatsuenei esker zenbait sari eta ohore irabazten hasi zen: 1959an Mannheim hiriak emandako Schiller Saria jaso zuen eta 1960an Suitzar Idazleen Elkarteak emandako Schiller Sari Nagusia eta baita Nizako, Jerusalemgo eta Filadelfiako (Temple University) unibertsitateetako honoris causa doktoregoak ere, besteak beste. Hori horrela, 60ko hamarkada izan zen inongo zalantzarik gabe arrakasta mediatikorik handienekoa. 1983. urtean bere emazte Cinthya hil zen eta Dürrenmatt bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Charlotte Kerr aktore eta kazetariarekin. Azkenean, Dürrenmatt 1990eko abenduaren 14an hil zen Neuchâtelen, 69 urte zituela.
Bereziki ikusgarria da Neuchâtelgo Dürrenmatt Zentroa (Centre Dürrenmatt). 1952an Dürrenmatt hiriaren goi aldeko etxe hartara aldatu zen, 1990eko abenduaren 14an hil zen arte. Hil ostean, museo bat zabaltzeko asmoz egokitu eta zabaldu zuten etxe hura eta 2000. urteko irailean ireki zen; haren helburua, autorearen liburutegi pertsonalaz gain, produkzio literario, piktoriko eta sormenezkoa biltzea da, eta gainera autorearen hainbat objektu pertsonal ikusgai jartzeaz gain (antzerki-lanen zirriborroak, besteak beste), askotariko kultur ekitaldiak antolatzen dira bertan.
Polizia-eleberriak
Irrati-lanak
Antzezlanak
Eleberriak
Filmografia aktore gisa
Filmografia gidoigile gisa
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.