From Wikipedia, the free encyclopedia
Golkoko itsaslasterra[1] Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikoaren iparraldera doan itsaslaster beroa da. 100m-ko sakonera eta 1000km-ko zabalera du, 1,8m/s-ko abiadura darama eta bere emaria 80 milioi m³/s-koa da. Dimentsio hauekin energia eroale oso garrantzitsua bilakatzen da Europarentzat.
Itsaslaster honen zirkulazioak Europari dagoen latituderako klima beroa ziurtatzen dio. Gainera, inguru hauetan fauna eta flora ere determinatzen ditu.
Itsaslaster guztiak, uraren gatz kontzentrazio ezberdintasunagatik, haizeen zirkulazio globalagatik, lurraren errotazio mugimenduagatik eta poloetako ur tenperatura txikiengatik sortzen dira. 4 faktore hauen ondorioz zirkulazio termohalinoa sortzen da. Golkoko itsaslasterraren norabidea haize zirkulazio globalak determinatzen du, bere norabidea Ipar Atlantikoan ipar-ekialderanzkoa baita, itsaslasterraren berdina.
Itsaslaster hau 1513an aurkitu zuten eta Espainiar Inperioko itsasontziek azkar hasi ziren erabiltzen Karibetik Espainiarako bidaietan. Lehen deskribapen eta mapak 1786an argitaratu zuen Benjamin Franklinek "'Sundry Maritime Observations"' lanean.
Nahiz eta frogatu gabeko teoria izan, zientzialari askok diote, berotze globalak poloetako izotza urtzean, ozeanoetako gatz kontzentrazioa txikitu egingo dela. Ondorioz, gaur egun itsaslasterrak mantentzen dituen oreka hautsi daiteke eta ibilbidea aldatu. Honela, Europako klima leuntzen duen korrontea moztuko litzateke eta beroketa globalaren ondorioz Europako klima ez da hozten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.