euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Iban Zaldua González (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 18a - ) euskal idazlea da, ipuin arloan nabaria. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du.
Iban Zaldua | |
---|---|
(2008) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1966ko otsailaren 18a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Gasteiz |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Mugimendua | errealismo zikina |
Genero artistikoa | kontakizun laburra eleberria saiakera |
EHUan Geografia eta Historian lizentziaduna da eta egun bertako Ekonomiaren Historia irakasle ere bai Letretako Fakultatean.[1] Gaur egun Gasteizen bizi da[2].
Iban Zalduak ipuina, eleberria eta kritika landu ditu, baina ipuin eta istorio laburren arloan nabari da[3]. Hainbat komunikabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola, La Galleta del Norte, Lata, Parentesis, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak. Azken horretan, aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen[3].
Hasierako lanak 1980. hamarkadan izan ziren eta zenbait sari jaso zituen: Patios (1987) Gasteizko Hiria saria eta Veinte cuentos cortitos (1989) IV. Gipuzkoa Aldundia saria, adibidez. Nabariena, aldiz, 1990. hamarkadan izan zen. Gerardo Markuletarekin Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) idatzi zuenetik, ipuingintza jorratu eta lan esanguratsu asko argitaratu ditu: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010)[3][4]. Etorkizuna ipuin bildumari esker 2006ko Euskadi Saria Euskarazko Literaturari irabazi zuen[5].
Zalduaren eleberrigintza umoretsua da. Horren adierazle dira bere bi eleberriak Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008)[3].
Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin[3][2].
2012ko Euskadi Literatura Sarietan, berriz, Haur eta Gazte Literaturari zegokion garaikurra eskuratu zuen Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011) komikiari esker[6]. 2015eko urtarrilaren 6an, hiru ipuin sartu zituzten 'Best European Fiction 2015' antologian.[7]
Zalduak literatur eta musika kritika ere lantzen ditu, Oharrak & Hondarrak bere blogean, eta halaber musika iruzkinak eginez Euskadi Irratiko Faktoria saioan, "Asteko soinu banda" atalean (2017tik)ː adibidez, euskal gatazkaren historia musikala iruzkindu izan du tarte horretan.[8] Zalduak esana da, kritika ere badela "idazlearen zeregina, irakurlea den neurrian. Idazlea izatea kontu zirkunstantziala dela dio, naturalagoa dela irakurritakoaren gaineko iritzia ematea."[9]
Kritika saiakera alorrean, Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002) eta Animalia disekatuak (Utriusque Vasconicae, 2005) ditu argitaratuak.[3] Arlo horretan, Euskadi Literatura Saria Gaztelaniazko saiakeran lortu zuen, Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012) lanarekin[10].
Mari Jose Olaziregiren iritziz, Zaldua narrazio oso laburrei neurria ondo hartu dien idazlea da, istorio zorrotz, ironiko eta umoretsuak eraikitzen dituelako. Haren lanen beste ezaugarri nabaria egileak paradoxak eraikitzeko daukan joera da, baita errealitatea eta fikzioa nahasiz, hiper-errealitateak sortzeko abilezia ere.[3]
Udako Euskal Unibertsitateko Historia Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez, saila eratu zenetik. Urte haietan, hiru liburu hauetan hartu zuen parte:[11]
UEUko Historiako sailburua izan zen eta, zenbait urtetan, Literaturako udako ikastaroen antolatzaile. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basearen arabera, haren ekarpena 70 baino gehiago dira.[11]
Etorkizuna | |
---|---|
Fitxategi:Ez | |
Audioa | |
Iban Zaldua, Etorkizuna liburuko eta izen bereko ipuinaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2005 |
Generoa | Narrazioa |
Jatorrizko izenburua | Etorkizuna. Hamabost ipuin ia politiko eta bat opari |
Ilustratzailea | Azala eta diseinua: Antton Olariaga |
Orrialdeak | 122 |
ISBN | 84-96643-28-x |
Sariak | 2006ko Euskadi Literatura Saria |
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[14] Haren liburu aipagarrienak hauek dira:
Azken garaipena | |
---|---|
Fitxategi:Ez | |
Audioa | |
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Komikia |
Ilustratzailea | Julen Ribas |
Orrialdeak | 48 |
ISBN | 978-84-938938-9-7 |
Sariak | 2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.