Iker Casanova
euskal politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iker Casanova Alonso (Barakaldo, Bizkaia, 1972ko abenduaren 20a)[1] euskal politikari, idazle eta ekintzailea da, Eusko Legebiltzarreko kidea X., XI. eta XII. legealdietan Bizkaitik Euskal Herria Bildu alderdiaren ordezkari gisa. Hainbat lan idatzi ditu euskal abertzaletasunari eta politikari lotuta.[1] 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorra ezarri zion 18/98 makrosumarioaren barnean Ekin taldeko buru izateagatik, zeina auzitegi hark "talde terroristatzat" jo zuen.[2][3] 2014ko irailaren 3an sartu zen Eusko legebiltzarrera[4] Laura Mintegi legebiltzarkidea ordezkatuz.
Datu azkarrak Eusko Legebiltzarkidea, Bizitza ...
Iker Casanova | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - 2023ko ekainaren 24a - Diana Urrea Herrera → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11 Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2014ko irailaren 2a - 2016ko abuztuaren 2a ← Laura Mintegi Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Barakaldo, 1972ko abenduaren 20a (51 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||||
Kidetza | Ekin Euskal Herria Bildu | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Itxi