Intsusa beltz
Sambucus nigra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Intsusa beltza (Sambucus nigra), intsusa edo plausta (Bizk.) izenaz ere ezaguna, batzuetan sabuka, zuhaixka hostoerorkorra da, Adoxaceae familiakoa, oso zur arina eta usain txarreko hosto konposatuak dituena.[1] Toki hezeetan arin hazten da, baita nahiko lehorretan ere, beti ere eguzkitsuak badira. Lore txiki zurixkak apiril-maiatzean ateratzen dira, eta fruitu beltzak abuztu-irailean, mordotan. Fruituekin marmeladak egiten dira eta enborren barruko azalarekin erredurentzako ukenduak.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Intsusa beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dipsacales |
Familia | Viburnaceae |
Generoa | Sambucus |
Espeziea | Sambucus nigra |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | elderflower (en) , elderberry (en) , elderberry extract (en) , European elderberry juice (en) eta elder wood (en) |
Itxi
Elikadura-osagarrietan eta medikuntza tradizionalean erabiltzen den arren, osasunari eusteko edo gaixotasunak tratatzeko onurarik ematen dueneko ebidentzia zientifikorik ez dago.[2]