From Wikipedia, the free encyclopedia
Intzestua edo ahaidekeria familia bateko kideen arteko sexu harreman debekatua da. Mundu osoko kultura gehien-gehienetan tabutzat hartzen da, baina tabuak, debekuak edo gaitzespenak, hedadura ezberdina du kultura eta garai batetik bestera. Batzuetan, familia nuklearrera mugatzen da soilik, guraso eta seme-alaben arteko harremanak debekatuz hain zuzen; beste batzuetan ordea, familia eremu zabalagoa hartzen du[1], esaterako koinata eta koinatuekiko sexu harremanei buruz.
Intzestuaren tabua azaltzeko hainbat teoria eratu dira, biologikoak, psikologikoak nahiz soziologikoak. Teoria biologikoen arabera, intzestua espeziearentzat arrisku biologikoa dakar, bereziki genetika aldetik sor daitezkeen nahasmenduak direla eta.
Intzestu-ezkontzen adibideak eta historiako errege familietan endogamiak izan duen eragina:
Enperadore askori egotzi diete intzestua historialari klasikoek:
Azterketa historikoko lanetan jaso diren kondairen arabera, adibidez, "Aita Santuak eta sexua" (Eric Frattini) eta "Aita Santuen bizitza sexuala" (Nigel Cawthorne), Aita Santu askori intzestua aurrera eramatea egotzi zitzaien.
Intzestu akzidentala familia harremana daukatela ez dakiten pertsonen artean ematen den edozein sexu jarduera litzateke.
Legeak intzestu-ezkontzak debekatzen dituenez, intzestu susmoa badago, DNA proba bat egin daiteke hau ziurtatzeko.
Kenneth Adamsek sortu zuen kontzeptu hau 80ko hamarkadan[3]. Guraso figura baten eta haur baten artean gertatzen den abusu psikologiko egoera da[4], harreman sexualak edo sexu jarduera barne hartzen ez duena. Hala ere, bikote sexualen arteko dinamika interpertsonalak gertatzen dira[5][6].
Abusu hau aita edo ama batek beste heldu batekin harremanik mantendu nahi ez duenean gertatzen da, eta ondorioz, bere seme edo alaba behartzen du bikote baten paper emozionala betetzera. Haurraren behar eta nahiak alde batera uzten dira eta bien arteko harremana gurasoa asebetetzeko soilik edukitzen da[7]; gainera, posible da pertsona heldua bere arazoaren eta bere jokabidearen ondorioen kontzientzia ez izatea[8].
Biktimek haserrea edo erruduntasuna sentitzen dute euren gurasoekiko, horrez gain, autoestimu arazoak, adikzioak eta arazoak euren intimitate emozional zein sexualean[9].
Marion Woodman autoreak intzestu emozionala "mugarik gabeko afektu harreman" bezala deskribatzen du, non guraso edo gurasoek haurra euren beharrak asebetetzeko erabiltzen duten, semea bere garapen emozionalean babestu ordez[10].
Intzestu emozionala alkoholismoarekin eta droga kontsumoarekin lotzen da[11].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.