Inude
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inude edo hazama bere haurra ez den jaioberria bulartzen duen emakumea da. Mendebaldean egun ia desagerturik dagoen lanbidea bada ere, aurrehistorian hasi eta XIX. mendera arte oso erabiliak izan ziren[1]. Gizarte patriarkaletan goi mailako emakumeek erabili zuten umeen zaintzea saihesteko. Esne-hautsa umearen digestio-aparatura egokitu zutenean desagertu ziren.