Itzaltzu
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Itzaltzu[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 89,1 kilometrora. Altuera 791 eta 1381 metro artekoa da, eta 7,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 38 biztanle zituen.
Itzaltzu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko ikuspegia goialdetik, elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Izalzu / Itzaltzu | ||
Alkatea (2015-2023) | Xabier San Jose Dominguez (kudeaketa-batzordea) | ||
Posta kodea | 31689 | ||
INE kodea | 31133 | ||
Herritarra | itzaltzuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°54′49″N 1°03′24″W | ||
Azalera | 7,3 km² | ||
Garaiera | 791-1381 metro | ||
Distantzia | 89,1 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 38 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 5,21 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,75 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 125 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,87 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 20,80 (2018: %12,1) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) |
Herri honi ibaxaren iparralderago dagoen herria da, eta biztanle gutxien dituen udalerria. Anduña ibaiaren bi ertzetan dago, Itzaltzuko zubiak elkartuta. Bere tamaina ez da handia, ez azalerari ez herriguneari dagokionez, mendien artean sartuta baitago. Bere arkitektura zaraitzuar tradizionala da, altuera handikoa izan eta nabarmenagoak dira teilatuak, lau isurialde baitituzte. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Aldegaña kiñoian, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak itzaltzuarrak dira.