Jesús Loroño
txirrindulari bizkaitarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesús Loroño Arteaga (Larrabetzu, 1925eko urtarrilaren 10a - Larrabetzu, 1998ko abuztuaren 12a), euskal txirrindulari profesionala izan zen 1944tik 1962 arte. 65 garaipen lortu zituen. Eskalatzaile ona zen eta 1953ko Frantziako Tourreko mendiko saria irabazi zuen.[1]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Jesús Loroño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Loroño Artega |
Jaiotza | Larrabetzu, 1925eko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Larrabetzu, 1998ko abuztuaren 12a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Itxi
Bere lehen bizikleta gari zaku batekin erosi zuen.[erreferentzia behar] Ospetsua bilakatu zen bere lehen agerraldian Frantziako Tourrean. Pau-Cauterets etapa irabazi zuen eta mendiko sailkapena. Handik aurrera garaipen ugari lortu zituen, Espainiako Vuelta bat, bi Eibarko Bizikleta eta Kataluniako Volta bat, besteak beste. Semea Josu kazetaria da.