euskal idazlea (1668-1749) From Wikipedia, the free encyclopedia
Joanes Etxeberri (Sara, Lapurdi, 1668 – Azkoitia, Gipuzkoa, 1749) euskal idazlea eta sendagilea izan zen.[1] Euskaltzale handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Axular buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren. Bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
Joanes Etxeberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sara, 1668 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Azkoitia, 1749 (80/81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta idazlea |
Mugimendua | Sarako Eskola |
Izengoitia(k) | Etxeberri Sarakoa |
Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, eta jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari Saran ekin zion, eta garai hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena Agustin da, Mutrikuko mediku izan zena.
Ondoren, Hego Euskal Herrira joan zen, 1713ko abenduaren 11n Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Baztango Elizondon ere lan egin omen zuen denbora batez, baina batik bat Beran bizi izan zen 1722 arte. Urte hartan Hondarribiara joan zen, ordurako zuen ospeak eramanda. Hala ere, Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberrik Hondarribitik alde egin zuen. 1725eko urrirako Azkoitiko mediku ageri zen. Artatzen zituen gaixoen artean Loiolako josulagunak zeuden, besteak beste Kardaberaz edota Larramendi. Azkoitian segitu zuen mediku lanean, bertako udalak zahartzaroan erretiratu zuen arte. Azkenik,1749an zendu zen, 81 urte zituela.[2]
Funtsean hiru lan idatzi zituen:
Bizi izan zen artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren XX. mendera arte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".
Bazen laugarren obra bat halaber: Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik horren berri izan zuen, baita erabili ere, baina badirudi betiko galdu zela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.