Tolosa Okzitania
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tolosa edo Tolosa Okzitania[1] (frantsesez : Toulouse, okzitanieraz : Tolosa, ahoskatu /tuˈluzɔ/), Frantziako hegoaldean dagoen prefetura hiria da, Okzitania eskualdearen eta Garona Garaia departamenduaren hiriburua, Garona ibaiaren ertzean, Pirinioetako mendialdearen iparraldean.
Garona ibaiaren ondoan kokatua, 760.000 biztanle inguru zituen 1999an. Haren metropolialdea kontuan hartuta, ia 1.000.000 biztanle, Frantziako hegoaldeko bigarren hiria da, bai eta Europa osoan hazten ari den azkarrenetakoa ere. Izan ere, Europako industria aeroespazialaren kokagunea da. Artzapezpikutegia ere bada.
Gipuzkoako Tolosa herritik desberdindu behar denean, Tolosa Okzitania erabili behar da[2].
Remove ads
Klima
Remove ads
Historia

Iberiar kulturako herri bat bizi zen Okzitaniako Tolosa aldean, K.a. IV. mendean herri zelta bat, volsco tectosagoak, nagusitu zenean. K.a. 120. urtean konkistatu zuten erromatarrek eta hiri berri bat eraiki zuten. V. mendearen hasieran, Galiako hego-ekialdeaz jabetu ziren bisigodoak eta bertan ezarri zuten beren erreinuko hiriburua. 508an frankoak nagusitu ziren hirian, eta bertatik ekin zioten herri eusko-akitaniarren aurkako erasoari. VII. mendetik aurrera Akitaniako dukerriko hiriburua izan zen eta VIII. mendearen hasieran musulmanek hartu zuten. 721. urtean, Eudon Akitaniakoak bertan menderatu zituen musulmanak; VIII. mende bukaeran frankoen esku geratu zen berriro, eta Tolosako konderria sortu zuten haiek (778). IX-XIII mende bitartean dukerri independente gisa jardun zuen, baina XI. mendetik aurrera lurralde asko galdu zituen. XIII. mendearen hasieran, erlijio gerra giroan bizi izan zen hiria (albitarren aurkako gerra, Tolosako setioa, 1218) eta 1249an Frantziako erresumaren barnean geratu zen. XIII. mendetik aurrera kultura eta unibertsitate hiri guztiz garrantzitsua izan zen. 1420tik Frantziako Iraultza arte bertan egon zen Languedoceko Parlamentua, eta XVI. mendean, erlijio gerren garaian, katolikoen aldeko hiria izan zen. Merkataritza hiri tradizionala izan zen XVIII. mende amaiera arte, eta XIX. mendean, burdinbidea bertaraino iritsi ondoren, hasi zen hazten eta inguruko lurraldeetako laborari jendea hartzen.
Remove ads
Demografia
|
Ondarea
- Done Saturdi basilika, antzinako apaizetxe beneditar baten gainean eraikia eta Frantziako eliza erromaniko handiena dena;
- XII-XIII. mendeetako San Eztebe katedrala gotikoa;
- XIII-XIV. mendeetako jakobinoen eliza gotikoa;
- XVI. mendean berritutako Notre-Dame-de-la-Dalbade eliza;
- Tolosako kapitolioa;
- Toulouse-Matabiau geltokia.
Garraioa
Aldiriak
Metroa
Tranbia
Artikulu nagusia: «Tolosa Okzitaniako tranbia»
Tolosa Okzitaniak eta bere metropoli-eremuak gaur egun bi linea ( linea eta
linea) dituen metro-sarea dute, Y. intersekzio-formakoa.
Remove ads
Kultura
Institut d'Estudis Occitans, okizitanierako Akademia, Tolosan dago. Honela, Tolosa kultura okzitaniarraren hiriburu ezofiziala da. Gurutze okzitaniarra hiriko ikurtzat hartu da.
Ekonomia
Nekazaritza eremu oparo bateko merkataritza-gune garrantzitsua da. Industria (hegazkinak, altzairuak, ehunak, papera, zapatak, beira, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria) da ekonomia jarduera nagusia. Industria aeroespazialean, Airbus hegazkin ekoizlearen egoitza da.
Hezkuntza
Tolosar ezagunak
- Claude Nougaro (1929-2004), abeslaria.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads