From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín Navarro Estevan (Almeria, 1939ko irailaren 19a - Madril, 2007ko apirilaren 28a) epaile eta politikari espainiarra izan zen. Haren pentsamoldea sozialista eta marxistatzat jo daiteke.
Joaquín Navarro | |||||
---|---|---|---|---|---|
1979ko martxoaren 15a - 1980ko abenduaren 11 - José Antonio Amate Rodríguez → Barrutia: Almería (en) Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Almería, 1939ko irailaren 19a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 2007ko apirilaren 28a (67 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | magistratua, politikaria, idazlea, abokatua eta legelaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Zuzenbidean lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Zuzenbidearen filosofiako irakaslea izan zen Salamancako Unibertsitatean 1962-63 urte bitartean, baita Madrilgo Sindikatu-Eskolan (1965-69) eta UCM unibertsitatean (1967-69) ere. Halaber, instrukzio-epailea (1971-77) eta Madrilgo Auzitegi Probintzialeko Hamargarren Aretoko magistratua izan zen.
Politikari gisa, PSP alderdiko almeriar senataria izan zen 1977-79 urte bitartean. PSOE alderdiko espainiar legebiltzarkidea izan zen baita ere, 1980an bere eserlekua utzi egin zuela Felipe Gonzalezekin desadostasunak izan zirela medio. Urte berean, 1980an, alegia, Justizia Batzordean zeukan kargua ere utzi zuen, tramitatzen ari ziren Lege Antiterroristak demokraziaren oinarrizko eskubideak urratzen zituela uste baitzuen[1].
Hedabide ezberdinetan partehartzaile aktibo eta konprometitua izan zen, besteak beste, RNE irratian edota El Mundo egunkarian, haien ildo politiko ofizialen aurka sarritan agertuz. Artikulu eta elkarrizketa ezberdinetan esandakoengatik multa bat baino gehiago jaso zituen[2][3].
Euskal Herrian ematen diren atxiloketa askoren estrategia publikoki salatu zuen, besteak beste, Hautsitako leihoa dokumentalean, inkomunikazioa aitorpen faltsuak lortzeko estatu-tresna gisa erabiltzen dela salatuz[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.