From Wikipedia, the free encyclopedia
John Tuzo Wilson (Ottawa, 1908ko urriaren 24a - Toronto, 1993ko apirilaren 15a) Kanadako geologo eta geofisikaria izan zen, plaken tektonikaren teoria formulatzeagatik eta Wilsonen Superkontinenteen zikloaren teoria garatzeagatik ezaguna. Muga transformatzaileetan gertatzen den frikzioa eta ondorioak deskribatu zituen lehenengo zientzilaria ere Tuzo Wilson izan zen.
John Tuzo Wilson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ottawa, 1908ko urriaren 24a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Toronto, 1993ko apirilaren 15a (84 urte) |
Familia | |
Aita | John Armistead Wilson |
Ama | Henrietta Tuzo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College (en) Princetongo Unibertsitatea Saint John's College (Cambridge) |
Tesi zuzendaria | Harry Hammond Hess William Taylor Thom (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Harold Williams (en) Richard Doncaster Russell (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Harry Hammond Hess |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, geophysicist (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Royal Society of Canada (en) Edinburgoko Errege-elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Eskoziar jatorriko familia batean jaio zen Ottawa hiriburuan[1]. Torontoko Unibertsitatean geofisika ikasketak hasi zituen 1930an eta graduatu ondoren Cambridge eta Princetongo unibertsitateetan jarraitu zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Kanadako armadan aritu zen eta koronel izatera iristi zen[1].
1957 eta 1960 artean Nazioarteko Geodesia eta Geofisika Elkarteko (IUGG) presidentea izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.