politikari gernikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Maria Gorroño Etxebarrieta (Gernika, Bizkaia, 1953) euskal herritar politikaria eta Gernikako alkatea da.
Jose Maria Gorroño | |||
---|---|---|---|
2007 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1953 (70/71 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Gernika-Lumo | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Errigoitin jaio zen eta industria ingenieri ikasketak egin zituen. Bost anaietatik zaharrena da. Alkatetzara ailegatu baino lehen maisu lanetan jardun zuen.
2007a baino lehen, hainbat legegintzalditan Eusko Alkartasunako alkategai izan zen nahiz eta lehen indarra izatea ez lortu. Urte horietan bai oposizioan eta bai gobernuan (EAJrekin) aritu izan zen.
2007ko udal hauteskundeetan Eusko Alkartasuna alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta Eusko Abertzale Ekintzaren babesarekin gobernua osatu eta alkatetzara ailegatu zen.
2011ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioan aurkeztu ziren Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalea, eta Gernika-Lumon gehiengo osoa eskuratu zuten, botoen % 62,76 jasota.
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetara Euzko Abertzaleak (EA-NV) izeneko zerrenda independente batean aurkezteko asmoa agertu zuen, eta martxoaren 17an EAJrekin koalizioan aurkezteko akordioa publiko egin zuen. Koalizioak 11 zinegotzi lortu zituen 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, eta alkatetza lortu zuen. 2019ko Udal hauteskundeetara ere aurkeztu zen koalizio berberetik, eta zinegotzi bat galdu bazuen ere, berriro alkatetza erdietsi zuen 10 zinegotziekin.
2022ko azaroan publiko egin ziren Gorroñoren taldearen eta EAJren arteko desadostasunak 2023ko udal hauteskundeetan aurreko legealdietako koalizioa errepikatzeko.[1][2] EAJk bere hautagai propioa aurkeztuko zuela jakinarazi zuen, eta Gorroñok Guztiontzako Herria alderdia erregistratu zuen bere kabuz aurkezteko.[3][4] Bigarren allderdi bozkatuena izan zen 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, eta 6 zinegotzi lortu zituen, EH Bilduk beste, baina 216 boto gutxiagorekin.
2023ko udal hauteskundeak
Alderdia | Bozkak | % | Zinegotziak |
---|---|---|---|
EH Bildu | 2.844 | % 33,49 | 6 |
Guztiontzako Herria | 2.628 | % 30,95 | 6 |
EAJ-PNV | 2.500 | % 29,44 | 5 |
PSE-EE | 252 | % 3,44 | 0 |
Podemos-Ahal Dugu | 106 | % 2,98 | 0 |
PP | 75 | % 0,86 | 0 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.