From Wikipedia, the free encyclopedia
José Calvo Sotelo (Tui, Galizia, 1893ko maiatzaren 6a - Madril, Espainia, 1936ko uztailaren 13a) politikari eskuindarra izan zen. Frankistek erabili zuten haren hilketa Errepublikaren aurka altxatzeko justifikazio gisa.
Valentziako gobernadore zibila (1921-1922), Herri Administrazioko zuzendari orokorra (1923-1925) eta Finantza ministroa (1925-1930) izan zen Miguel Primo de Rivera diktadorearen gobernuan. Berak jarri zuen indarrean, garai hartan, errentaren gaineko zerga. Petrolioaren monopolioa ezarri eta Espainiako Kanpo Bankua sortu zuen.
Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zenean Portugala erbesteratu eta handik Frantziara joan zen. Frantzian Espainiako errepublikaren aurkako mugimenduaren buru jarri zen eta Italian eta Alemanian hedaturiko totalitarismo ideia asko beretu zituen. 1933an Espainiako parlamentuko diputatu aukeratu zuten baina ez zen bertara itzuli 1934. urtean amnistia legea indarrean jarri zuten arte.
1935ean Donostiako Urumea frontoian mitina eman zuen. “Nahiago Espainia gorria, Espainia zatitua baino”, esaldi ospetsua esan zuen orduan. Bloke Nazional espainiarrak egindako ekitaldia zen, eta eskuin antierrepublikarraren ordezkariak euskal abertzaletasunaren aurka ondoren hitz egin zuen. Honakoa esan zuen hitzez hitz: "Espainia gorri eta Espainia hautsi baten artean, nahiago dut lehena, fase iragankorra izango bailitzateke, eta bigarrena, berriz, betiko haustura litzateke".[1]
1936ko otsaileko hauteskundeetan, ezkerraren aurkako buruzagi nagusietakoa izan zen Calvo Sotelo; bere erakunde politikoa, Bloke Nazional, faxismoaren jarrera askoren alde azaldu zen. 1936ko uztailaren 13an asaltoko guardiek etxean atxilo hartu eta kalean hil zuten. Francok uztailaren 18ko matxinada zuritzeko erabili zuen Calvo Soteloren hilketa.
José Calvo Sotelo lan desberdinak idatzi zituen: Estudio económico de la Hacienda Española (1929), En defensa propia (1932), Mis servicios al Estado. Seis años de gestión (1931), La voz de un perseguido (1933) eta El capitalismo contemporáneo y su evolución.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.