From Wikipedia, the free encyclopedia
José María Bueno Monreal (Zaragoza, 1904ko irailaren 11 – Iruñea, 1987ko abuztuaren 20) Espainiako kardinala zen, Gasteizko gotzaina izandakoa.
Madrilgo apaiztegian eta Erromako Pontificia Università Gregorianan eta Pontificia Università San Tommaso d'Aquinon ikasi zuen. 1927ko martxoaren 19an apaiz ordenatua, 1945 arte Madrilgo apaiztegian eta Kazetaritza eskolan izan zen irakaslea. Eliz-Epaitegian fiskala zen 1935 eta 1945 artean.
Pio XII.ak 1945eko abenduaren 1ean Jacako apezpiku izendatu zuen eta 1946an Casimiro Morcillok konsagratua zen. 1950eko maiatzaren 13ean Gasteizko gotzain eta 1954an Sevillako apezpiku bihurtu zen. Sevillako kardinala zen Pedro Segura ez zen Francisco Francoren gustukoa eta Vaticanok bi gotzain mantendu zituen aldi berean alizbarrutian[1].[2]. Segura hil ondoren artzapezpiku bihurtu eta 1958an kardinal.
1962 eta 1965 artean, Vatikanoko II. kontzilioan eta 1963an eta 1978an hiru konklabetan. 1982an erretiratu zen. Sevillako katedralean lurperatua zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.