erlijio ordena katoliko bat, Karmeldarren ordenako adar erreformatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Karmeldar Oinutsen Ordena (latinez: 'Ordo Fratrum Discalceatorum Beatissimae Mariae Virginis de Monte Carmelo'), Espainian sortu zen, XVI. mendean, Teresa Ávilakoa eta Joan Gurutzekoa santuen eskutik eragindako erreformaren ondorioz; biek Karmel mendiko Andre Mariaren anaien eta arreben ordena aldatu eta berritu zuten.[1] Euskal Herrian komentu asko dute.
Karmeldar Oinutsen Ordena | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | O.C.D. | |
Mota | eskeko ordena eta first order (en) | |
Jarduera | ||
Honen parte | carmelitan family (en) eta First Order of Carmelites (en) | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1562 (egutegi gregorianoa) | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
1562tik aurrera Teresa Avilakoak eta Joan Gurutzekoak Karmel ordenaren erreforma bultzatu zuten. [2] Karmeldar oinutsen monasterioak zabaldu zituzten, Karmel mendiko ermitauen eredua jarraituz: norbere bizitza osoa Jainkoagan zentratu eta apaltasun eta txirotasunez bizi.
Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa).
1562an Teresa Ávilakoa erlijio ordenaren erreforma egin zuen eta lehen komentua Ávilan sortu zuen, San José komentua alegia. Ondoren, Joan Gurutzekoarekin batera, Karmeldar Oinutsen adarra sortu zuen. Araudi berriak Jaungoikoa jarri nahi zuen mojen eta praileen bizitzan. XII. mendeko Karmel mendiako lehen ermitauek bezala, txirotasunean eta uumiltasunean bizi nahi zuten, Elias profetaren eredua jarraituz.[3]
Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa). Badira ere bi basamortu, barrutegikoak, haien hizkeraz: Las Batuecasko monasterioa eta Rigadako San Jose monasterioa.
Euskal Herrian komentu asko dute.
- Bilbo - Sestao - Zornotza - Markina-Xemein - Eibar - Altzo - Gasteiz - Donostia - Iruña - Alesbes-Villafranca - Corella
- Getxo - Meñaka - Zaldibar - Zarautz - Donostia - Azkoitia - Hondarribia - Lesaka - Donamaria - Lizaso - Iruña - Corella - Agurain - Gasteiz - Murgia - Urduña - Betoño - Baiona
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.