Urduña

Bizkaiko udalerria. From Wikipedia, the free encyclopedia

Urduñamap
Remove ads

Urduña[1] (ofizialki ele bietan Urduña/Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla kausa. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. 2016. urtean 4.136 biztanle zituen.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Thumb
Airetiko ikuspegia

Ingurune naturala

Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.

Thumb
Urduñaren eta inguruko mendien ikuspegi orokorra.

Udalerri mugakideak

Kontzejuak

Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.

Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.

Thumb
Urduñako mendaterako errepidea
Remove ads

Historia

Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildutzat, Bizkaiko jaurerriaren seigarren jauna zen Lope Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten iparraldeko Europarako bidean. Hori dela eta, Henrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.

Villañoko Esparrua udalerriak Lausa Haranean duen enklabea da. Enklabe honen jatorria Gaztelako Komunitateen Gerran aurkitzen da. Gatazka honen testuinguruan Karlos I.a enperadoreak Urduñari lursail hau eman zion bertako biztanleek Gaztelako Koroari eskainitako babesagatik.[6]

XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.

XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.

XX. mendearen hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mendearen hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.

Remove ads

Demografia

Urduñako biztanleria

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Urduñan»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Urduñako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 11
1.032 (% 46,30)
Euskal Herria Bildu (EHB)
5 / 11
985 (% 44,19)
Elkarrekin Podemos (EP)
0 / 11
96 (% 4,31)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 11
83 (% 3,72)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
33 (% 1,48)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Urduñako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Iñaki Estevez 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Maria Barañano 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Maria Barañano 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Angel Bilbao 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Angel Bilbao 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Koldo Xabier Egiluz Isusi 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Ricardo Gutierrez Tellaetxe 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ricardo Gutierrez Tellaetxe 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Karlos Arranz Diego 2011 2015 Bildu
Idoia Aginako 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Itziar Biguri 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Iker Santocildes[8] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea
Remove ads

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
3Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Remove ads

Kirolak

Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Urduñako kultura ondasunak»

Ondare erlijiosoa

  • Familia Sakratuaren eliza
  • Andra Maria eliza
  • Antiguako Andra Mariaren santutegia

Ondare zibila

  • Aduana zaharra

Jauregiak

Argazki galeria

Urduñar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads