Kashima (japonieraz 鹿嶋市, Kashima-shi) Japoniako Ibaraki Prefekturan dagoen hiria da. 2020ko uztailaren 1ean, hiriak 67.197 biztanle zituen, 28.873 etxetan banatuta eta 634 biztanleko km2-ko biztanle-dentsitatearekin; biztanleriaren % 31,5 65 urtetik gorakoa zen. Hiriaren azalera osoa, 106,02 kilometro koadrokoa da (40,93 sq mi). Kashima J. Leagueko Kashima Antlers-en hiria da, eta bere futbol zelaia, Kashima Futbol Estadioa, gune gisa erabili zen 2002ko FIFA Mundu Kopan. Hiria Kashima Santutegiaren gune ere bada, Japoniako ekialdeko santutegi sintoista zaharrenetako bat, eta Japoniako ezpatagintzan (Kenjutsu) eragin handiko estilo askoren jaioterritzat hartzen da.
Kashima 鹿嶋市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Japoniako prefekturak | Ibaraki | ||
Izen ofiziala | 鹿嶋市 鹿島町 鹿嶋町 | ||
Jatorrizko izena | 鹿嶋市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°57′56″N 140°38′41″E | ||
Azalera | 106,02 km² | ||
Mugakideak | Itako (en) , Kamisu (en) , Namegata (en) eta Hokota (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 67.001 (2021eko martxoaren 1a) −878 (2015) | ||
Dentsitatea | 632 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1995eko irailaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Seogwipo (en) eta Yancheng | ||
city.kashima.ibaraki.jp |
Kashima Ibaraki prefektura Japoniako hego-ekialdean dago; ekialdean Ozeano Barea eta mendebaldean Kitaura du, eta aintzirarekin (Kasumigaura) muga egiten du, ekialdetik mendebaldera 10 kilometro baino gutxiagoko zabalera duena. Tokio ipar-ekialdetik, 110 kilometrora dago, gutxi gorabehera.
Ibaraki Prefektura
Kashimak klima kontinental hezea du (Köppen Cfa), uda epelak eta negu freskoak elurte arinekin. Kashiman, urteko batez besteko tenperatura, 14,2°C-koa da. Urteko batez besteko prezipitazioa, berriz, 1.458 mm-koa da, iraila hilabeterik hezeena delarik. Tenperaturari dagokionez, abuztuan izaten da altuena, batez beste, 25,5°C inguru, eta, baxuena, urtarrilean 3,8°C ingurukoa[1].
Japoniako erroldako datuen arabera[2] Kashimako biztanleria etengabe hazi da azken mendean.
Kashima Nara garaitik aurrera garatu zen, Hitachi probintziako ichinomiyarekin batera, Kashima santutegia. Meiji Berrezarkuntzaren ondoren, Kashima herria bihurtu zen 1889ko apirilaren 1ean, Kashima Barrutian udalerri modernoaren sistemaren sorrerarekin. 1954an, Kashima ondoko Takamatsu, Toyosu, Toyosato eta Namino herrixkak anexionatu zituen. Kashima Ono herriarekin bat egin zuen 1995eko irailaren 1ean, eta hiri mailara igo zen.
Kashimak alkate-kontseilua du gobernu-modua, zuzenean aukeratutako alkatearekin eta 20 kideko ganbera bakarreko udalbatzarekin. Kashimak kide bat du Ibaraki Prefeturako Batzarrean. Politika nazionalari dagokionez, hiria Japoniako Dietan Ibarakiko 2. barrutiaren parte da.
Kashima industriagunearen erdialdeko hiria da Kashima, eta industria-gune handi bat dauka, 1500 lantegi ingururekin, batez ere, petrokimika eta siderurgia lantegiekin. Japoniako gobernuak 1963an sortu zuen zona hau, eta garapena, gehienbat, 1973an amaitu zen. Nekazaritzak eta arrantza-merkataritzak ere parte hartzen dute tokiko ekonomian.
Kashimak udal gobernuak kudeatzen dituen oinarrizko 12 eskola publiko eta hezkuntza-ertaineko bost eskola publiko ditu, eta Ibaraki Prefekturako Hezkuntza Kontseiluak kudeatzen duen institutu publiko bat. Ertain mailako eskola pribatu bat, eta batxilergo pribatuko bi eskola ere badaude.
Kashima Antlers bertako J. League futbol kluba da.
- Kashima Rinkai Railway Ōarai Kashima Line
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.