Kastrexanako zubia
eraikitako euskal ondare nabaria Barakaldon From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Barakaldon From Wikipedia, the free encyclopedia
Kastrexanako zubiak Cadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu. Sorginen zubia eta Deabruaren zubia ere deritzote. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.
Kastrexanako zubia | |
---|---|
Mena Haranako bidea Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°15′19″N 2°58′23″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea, XV. mendea |
Izenaren jatorria | Deabrua |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Harlandua |
Gurutzatzen du | Cadagua |
Ondarea | |
57 | |
Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du.[1] XIX. mendea arte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Eraiki zen lehen elementua arkua da. Kasu horretan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean jarrita daude.
1836an, Lehen Karlistaldian, bere inguruan borroka gogorra izan zen. Baldomero Esparteroren tropa isabeldarrek Barakaldo okupatu zuten eta Bilboko setioa hausten saiatu ziren. Karlistek zubia zeharkatu zuten Kastrexananaraino, baina Prudentzio Sopelana brigadierraren tropek altuerako posizioak hartu zituzten hura kontrolatzeko, eta handik sarraskitu zituzten hura hartzen saiatu ziren tropa isabelarrak.
Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio,[2] elezahar batzuen arabera, Deabruak berak eraiki baitzuen. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Cadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.
Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.