From Wikipedia, the free encyclopedia
Lamotea edo breka[1] (Pagellus erythrinus) Esparidoen familiako arrain hezurduna da, bisigu arruntaren antzekoa. Kolorez gorrixka eta oso haragi onekoa da.
Lamote | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Spariformes |
Familia | Sparidae |
Generoa | Pagellus |
Espeziea | Pagellus erythrinus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Ozeano Atlantikoko ipar-ekialdean eta Mediterraneo itsasoan bizi da.
Lamotea izendatzeko izen asko daude Euskal Herrian:[2]
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
breka | Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa, Getaria |
errosel txikia | |
lamota | Hondarribia |
momarra | |
pajel |
25 cm inguruko luzera izan ohi du. Aurkitu den handienak 60 cm eta 3'2 kilogramotako pisua izan zuen[3]. 15 urte bizi daiteke[4].
Gorputz obalatua du eta alboetara zapaldu samarra. Zilar kolorekoa da eta bizkarraldean gorrixka. Ezkata urdinak ere baditu[5]. Bizi den sakonerak eragin du kolorean, ur sakonagoetan bizi dena gorriagoa da eta azaleko uretan bizi dena zuriagoa, harraparien aurrean hobeto kamuflatzeagatik da[6]. Ez du kolorezko marrarik baina izutzen denean banda bertikal batzuk agertu ahal zaizkio[6]. Bizkarraldeko hegatsa luzea da, 12 arantza eta 10-11 erradio bigun ditu[3]. Alboetako hegatsak luzeak dira eta puntan amaitzen dira[7]. Buztana handia da, bitan oso banatua.
Burua pikoduna du. Aho eta begi txikiak ditu, ahoa bera begiaren diametroa baino txikiagoa da[8] eta muturra begiaren diametroaren bikoitza[3]. Zakatzen inguruan marra bertikal gorri bat du, oso deigarria.
Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da, Norvegiatik hasi eta Ginea Bissau alderaino, bai eta Madeiran, Kanarietan eta Cabo Verde uhartedian ere. Mediterraneo guztian ere zabaldurik dago eta Itsaso Beltzean ere sartzen da[3].300 metro arteko sakoneran bizi den arren normalean 20-100 metroko sakoneran aurkitzen da[3].
Kostaldean aurkitzen da edozein motatako itsas hondoetan, arrokatsua, harri txintxarrezkoa, hareazkoa edo lokatzezkoa. Neguan ur sakonagoetara sartzen da. Arrain bakartia da, gehienez ere lau aletako taldeak eratuko ditu[9].
Orojalea da baina dietaren gehiengoa arrai txikiek eta ornogabe bentikoek osatzen dute.
Uztaila eta abuztuan ugaltzen da[7]. Arrautzek eta larbek ur azalean zooplanktona osatzen dute. Larbak handitzen direnean kostaldera inguratzen dira. Eme jaiotzen dira eta 1-2 urte dutenean sexu heldutasuna lortzen dute[5]. Beranduago sexua aldatu eta ar bihurtzen dira[4].
Mediterraneo inguruko herrialdetan ohiko platera da eta merkatuetan sarri aurkitzen da. Sareak erabiliz edo amuarekin arrantzatzen da.
Bisiguaren antzeko haragia du, zuria eta fina, horregatik digestio erraza du. Haurrentzako edo nagusientzako arrain egokia da[6]. Kontuz ibili behar da, ikusi izan dira lamotearen jatearen ondoriozko ziguatera pozoiketak[9].
Lamoteak hainbat parasito ditu. Aipagarriena Philometra filiformis nematodoa da, arrainaren obariotan txertatzen dena[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.