Larrako dorretxea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Larrako dorretxea Bilboko Ibarrekolanda auzoan kokaturiko eraikina da. XVI. mendean eraikia, Larrea leinuaren jabetza izan zen.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Larrako dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′18″N 2°57′34″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Itxi
Dorretxearen jatorrizko kokalekua Deustuko elizatearen ibarra (gaur egun Sain Inazio auzoan) izan zen baina XX. mendeko 60ko hamarkadan, Deustuko kanalaren obren ondorioz eta garai horretan Bilboko alkatea zen Javier Ybarraren ekimenez, egun Sarriko parkea den lurretan berreraikia izan zen. Adituen arabera berreraikitzeak ez zuen eraikinaren egitura originala errrespetatu. Horrez gain, lekualdatzea gauzatzean horma bat galdu egin zen eta beste bat haizete batek bota zuen.
Urizar dorretxearekin batera, Bilbon geratzen den dorretxe bakarra da.