idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucia Bakedano Azkona, (Iruñea, 1938ko abenduaren 18a -), idazle nafarra eta artikulugilea da hedabideetan. Bere literatur lanak hainbat sari jaso ditu.
Lucia Bakedano Azkona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucía Baquedano Azcona |
Jaiotza | Iruñea, 1938ko abenduaren 18a (85 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta zutabegilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Lucía Baquedano |
Genero artistikoa | Haur eta gazte literatura |
Lucía Baquedano Azcona 1938ko abenduaren 18an jaio zen Iruñean. Idazkaritza ikasi zuen eta bederatzi urtez idazkari lanetan aritu zen, ezkondu eta Tarragonara joan zen arte. Geroago bere jaioterrira itzuli zen eta han dagoeneko amona bihurtu duten lau seme-alaben ama izan zen.Irakurle familia batean hazi zen eta oso txikitatik ipuinak eta idazkera interesatu zitzaion. Beti argi izan zuen haur eta gazte ikusleengana jo nahi zuela, fantasiazko, errealismoko edo umorezko ipuin eta eleberriekin.
1979an, Santamaría Fundazioaren literatura-sarien deialdira aurkeztu zen "Cinco panes de cebada" eleberriarekin. Lan hau “Gran Angular” sarirako finalista ere izateak Lucia idazten jarraitzera animatu zuen. 1981ean S.M. argitaletxeak argitaratu zuen nobela honetan Pirinioetako eskola batera iristean irakasle gazte batek dituen arazoak aztertzen ditu.[1]
Haur literaturako "El Barco de Vapor" lehiaketan hainbatetan hartu du parte: 1980an bigarren saria lortu zuen "La muñeca que tiene 24 pecas" liburuarekin, 1986an, "Fantasmas de día" liburuak lehen saria izan zuen. Liburu hau 1988ko IBBYren Ohorezko Zerrendan eta Municheko Jugendbibliothek-en liburu gomendatuen urteko boletinean agertu zen. Almeriako Liburu Azokako saria ere jaso zuen, "Me llamo Pipe" liburuagatik. 1993an Haurrentzako Espainiako Batzorde Katolikoaren saria jaso zuen "La casa de los diablos" liburuagatik, eta 2002an sari bera jaso zuen, "El pueblo sombrío" lanagatik. Hogei liburu idatziak ditu.
2009an, Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne eskola publikoko ikasleek "Fantasmas de día" antzezlana estreinatu zuten Nafarroako hiriburuko Gaiarre antzoki ezagunean.[2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.