Frantzia eta Nafarroako erregea From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis XV.a Borboikoa (Versaillesko jauregia, 1710eko otsailaren 15a - Versaillesko jauregia, 1774ko maiatzaren 10a) Frantziako erregea (1715-1774) eta Nafarroako erregea izan zen.
Luis XV.a Borboikoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1715eko irailaren 1a - 1774ko maiatzaren 10a ← Luis XIV.a Borboikoa - Luis XVI.a Borboikoa →
1715eko irailaren 1a - 1774ko maiatzaren 10a ← Luis XIV.a Borboikoa - Luis XVI.a Borboikoa →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Versaillesko jauregia, 1710eko otsailaren 15a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Versaillesko jauregia, 1774ko maiatzaren 10a (64 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Baztanga | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Luis Frantziakoa (1682-1712) | ||||||
Ama | Maria Adelaida Savoiakoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Maria Leszczyńska (1725eko irailaren 5a - 1768ko ekainaren 24a) | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Bourbon in France (en) Borboi leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | arte bildumagilea eta monarka | ||||||
Lantokia(k) | Versailles eta Paris | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Bere erreinaldiaren hasieran le Bien-Aimé ezizena izan bazuen ere, denboraren poderioz bere politika zela eta herritarren mirespena galdu zuen.
Luis XIV.aren bilobaren semea eta ondorengoa izan zen. Luis Burgundiakoa dukearen semea zen; bost urte zituen errege egin zutenean. Filipe II.a Orleanskoa, Borboiko dukea eta Fleuryko kardinala izan zituen erregeorde 1743ra arte. Eragin handia izan zuten harengan bere maitaleek (Madame de Chateauroux, Madame de Pompadour, Madame Du Barry). Haren agintaldian finantza arazo handiak izan zituen Frantziak.
Law ministro eskoziarraren porrotaren ondoren Fleuryko kardinalak zuzendu zuen egoera, Colbert-en bidetik, baina kanpo arazoek larriagotu zuten egoera. Poloniako erregetzarako gerraren ondoren (1733-1738. Frantziak Lorrena hartu zuen irabazian), Austriako erregetzarako gerran parte hartu zuen (1740-1748) eta ondorioak latzak izan ziren, garaipen arranditsuek ez baitzuten ekonomia maila guztiz larrian zegoen herriaren haserrea baretu. Bernis, kanpo arazoetarako ministroak hitzarmenetan egin zituen aldaketen ondoren, Zazpi Urteko Gerran sartu zen Frantzia Ingalaterraren aurka (1756-1763) eta Ameriketako eta Asiako koloniak (Kanada, India) galdu zituen, uharteak izan ezik. Bakea onez hartu zuen Frantziako herriak, kolonietan galera handiak ekarri zituen arren. Frantziako barne politikan gero eta kontrako jarrera biziagoa nabarmendu zen absolutismoaren aurka, Entziklopediaren eta filosofia liberalaren arrimuan eta erlijioaren alorrean lehen mailako arazo bihurtu zen jansenismoaren aurkako kanpaina. Monarkia bera ahulduta zegoen, Choiseul ministroaren erreformek ez zituzten liberalen nahiak bete eta 1770an aginpide absolutua indartzen saiatu ziren Maupeou, Terray eta d´Aguillon ministroak. Luis XV.aren garaian gorpuztu zen Frantziako iraultza mamituko zuen ideologia liberala, absolutismoaren instituzioentzat krisia hasten zelarik.
1725ean Poloniako erregea izan zen Stanisław Leszczyńskiren alaba Mariarekin ezkondu zen eta hamaika seme-alaba izan zituzten:
Izena | Jaiotza | Heriotza |
---|---|---|
Luisa Elisabet | 1727 | 1759 |
Henriketa-Ana | 1727 | 1752 |
Maria Luisa | 1728 | 1733 |
Luis | 1729 | 1765 |
Filipe | 1730 | 1733 |
Adelaida | 1732 | 1800 |
Bitoria | 1733 | 1799 |
Sofia | 1734 | 1782 |
Galdutako umea | 1734 | 1735 |
Teresa | 1736 | 1744 |
Luisa Maria | 1737 | 1787 |
Maitale asko ere izan zituen, ezagunenak Madame de Pompadour eta Madame du Barry izanik. Zahartzaroan, neska gazteak izan zituen maitaleak Parc aux Cerfsen. Madame de Pompadourrek seme bat izan zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.