From Wikipedia, the free encyclopedia
Makhnoren Iraultza, Makhnovstxina izenarekin ere ezagutua,[1] mugimendu anarkokomunista bat izan zen, gerrilla bidez organizatuta zegoena.[2] Errusiako Gerra Zibilaren esparruan sortu zen, eta 1918 eta 1921 urteen artean egon zen aktibo.[3] Mugimenduaren helburua estaturik eta klase kapitalistarik gabeko sistema bat sortzea zen, eta gizartea batzar eta herrien federazioen bidez antolatzea.
Makhnoren Iraultza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Errusiako Gerra Zibila | |||||
Data | 1918 - 1921 | ||||
Lekua | Ukrainiako lurraldeak | ||||
Koordenatuak | 47°39′N 36°15′E | ||||
Emaitza | Boltxebikeek Lurraldea Askea konkistatzen dute, mugimendu anarkistaren desagerpena | ||||
Gudulariak | |||||
| |||||
Buruzagiak | |||||
| |||||
Makhnoren Iraultzaren alderdi militarrari Armada Beltza zeritzon, eta botere handia izan zuen Ukrainako lurretan. Konkistatutako lurra Lurralde Askea edo Makhnovia izenaz ezagutzen zen, Nestor Makhno, Armada Beltzaren agintari gorenaren omenez. Lur hauetako lur-jabeei eta agintari industrialei lurrak kendu zizkieten.
Merkatu librearen sistema jarraitzen zuen eta komunitate hauen partaidetza boluntarioa zen, baina parte hartu nahi ez zutenek eskubide minimo batzuk zituzten, desabantailan egon arren. Makhnovistek konkistatutako herriak bakean uzten zituzten eta haien burua gobernatzeko eskumena zuten, baina lurrak babesteko soldaduak eta beste moduetako laguntza eskatzen zieten.
Mugimendu honen bereizgarri nagusia kontrolatutako lurraldeen neurria zen, baita mobilizaziorako gaitasun erraldoia eta eragin ideologiko handia ere.[4][5] Horrek garaiko egoera zailetara moldatzeko gaitasuna eman eta denbora luzez irautea ahalbidetu zien.[6]
Ukrainako estepek inbasioak geldiarazteko ahalmena erakutsi dute historian zehar. XVIII. mendearen hasieran Errusiar Inperioak konkistatu zituen Ukrainako lurraldeak, Otomandar Inperioa bertatik egotzi ostean. Errusiar Inperioaren menpe joputasuna motelki ezarri zen Ukrainan baina lurralde batzuek, Dnieper ibaiko uharteek adibidez, gobernuaren kontroletik ihes egitea lortu zuten urte batzuez eta herri autogobernatuak sortu zituzten, volnitza "Bizitza askea" izenarekin. XX. mendearen hasieran komunismoa jarraitzaileak lortzen hasi zen, gehienak Ukrainako ekialdean, langile hiri asko zeuden lekuan.
Nestor Makhno Huliaipole herrixkan jaio zen, baserritar pobrez osatutako familia batean. Gaztea zenean sarrailagile lanbidea izan zuen baina 1906an atxilotua izan zen talde terroristekin eta anarkistekin harremanak izateagatik (hasieran boltxebikea izan bazen ere, mugimendu horrek bere interesak bermatzen ez zutela konturatu zen). Urkatua izatetik salbatu zen oso gaztea zelako, baina hogei urtera kondenatua izan zen, Moskun lan behartuak egiten pasatu zituenak. 1917an gobernu berriak amnistia orokorra ezarri zuen eta kartzelatik atera zen. Huliaipolera itzuli zen orduan, eta komuna bat antolatu zuen. Urrian Nekazarien Elkartearen lehendakari izendatu zuten eta gutxira Komite Iraultzailearen agintari aukeratu zuten. 1918ko erdialdetik aurrera gerrilla anarkisten sistema gidatu zuen, Alemaniar Inperioaren eta Austria-Hungariako Inperioaren armaden kontra, zeintzuek Ukrainako lurraldeak okupatzen zituzten, Brest-Litovskeko bakearen ondoren.
Inbasioaren alde zeudenei edo hura babesten zutenei ere eraso zien, adibidez lur-jabeak, Ukrainako Rada eta Varta edo Ukrainako Guardia. Nikolas II Tsarra Errusiatik egotzi eta gero Errusiako Behin-behineko gobernua Ukrainako baserritarrekin borrokatu zen herrialdearen kontrolagatik, eta azken hauek sobiet autonomoak sortzea lortu zuten. Zvenyhorod eta Tarastxanka herrietan altxamendu nagusi bat egon zen, ataman anarkista batzuen aginpean 20.000-30.000 gizon mobilizatu ziren gutxi gorabehera, 200 metrailadorerekin eta artilleria apur batekin. Abuztuaren hasieran boltxebikeek altxamenduaren kontrola lortu zuten eta ondorioz altxamenduak herriaren babesa galdu zuen, eta sakabanatu zen 6.000 alemaniar hil eta gero. Horrelako altxamenduak, guztira 19.000 alemaniarren hil zituen apirila eta ekainaren artean soilik. Altxamendu hauek ez zuten antolaketa zentralik, ez zuten izaera politikorik eta helburu bakarra herriak babestea zen.[7]
Irailerako, Makhnok Ukrainako hego-ekialdeko talde armatu ezberdinak bateratzea lortu zuen eta lurraldea boltxebikeen laguntzarekin bereganatzen hasi zuen.[8] Horrela, Huliaipole «hainbat probintziatako milaka nekazarien Batasunaren erdigune» bihurtzen da. Erantzunez, bere etsaiek bere amaren etxeari eraso zioten eta bere anaia Emilian fusilatu zuten, gerrako elbarria. Bere aldekoek horrelako krimenei erantzun zieten presoak nahiko ongi tratatuz (egoerara egokituta), baina zibilen aurkako krudelkeriagatik ezagututako ofizialak eta soldaduak exekutatuz. Gainerakoei hitzaldiak ematen zitzaizkien Makhnoviar borrokaren arrazoiak azaltzeko, beren herrialdeetan iraultza sozialak egitera animatzen ziren eta literatura anarkista eta, noizbehinka, dirua ematen zitzaien. Antzeko zerbait saiatu zen aurrerago preso bihurtutako Don eta Kubango kosakoekin.[8]
Urria eta azaroa bitartean, Pavel Skoropadski hetmanaren aurka borrokatu zuten.[8] Honek, Simon Petliura buru zuen Ukrainako Herri Errepublikako Direktorio nazionalistarekin aliatzera eraman zituen. Azken hauek 60.000 nekazari errekrutatu zituzten, gerrarako prest baina gaizki armatuak, inbaditzaileen eta hetmanaren aurka lurrak babesteko.[9] Azaroaren 21ean 40.000 gizonek Kiev setiatu zuten, eta abenduaren 14an setiatuek amore eman zuten ebakuatu eta Alemaniara itzultzearen truke (Skoropadski haiekin ihes egin zen). Egun hartan bertan Petliura garaile sartu zen Ukrainako hiriburuan.[9] Abenduan, Makhnok Ekaterinoslav (Egungo Dnipro) hartu zuen, «hiriari zion gorrotoa» adieraziz, eta hiru hazbeteko kanoi bat bidali zuen bertako eraikinik garai eta ederrenen kontra, bere gizonek artxiboak, liburutegiak eta dendak erre, kartzelak suntsitu eta herria arpilatzen zuten bitartean.[8] Beste hainbat herrietan errepikatu zen hau. Anarkistak nazionalistez fidatzen ez ziren, burgesiak nekazaria manipulatuz boterea luzatzeko saiakeratzat hartzen baitzituen. Ez ziren nazionalistak beren ideologia internazionalistagatik, langileen batasunaren eta klase borrokaren kontrakotzat jotzen baitzuten, baina lagundu bazuten, ukrainar kultura eta hizkuntzaren erreskatea izan zen. Berehala hasi ziren bien arteko borrokak, baina Petliuraren indarrak azkar ahuldu ziren desertzioen ondorioz.[8]
Aipatu behar da mugimendu makhnovistak ez zituela anarkista ukrainar guztiak barne hartzen, izan ere, batzuek argi eta garbi gaitzetsi zuten. Oposizio hori gorabehera, akrata ospetsu asko Huliaipolera joan ziren, anarkisten elkarte bat eta Put k Sbodobe izeneko propaganda-egunkari bat osatu zituzten, eta harremanak ezarri zituzten Nabat Konfederazioarekin, Konfederazio Anarkista Nazionalarekin.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.