Dnipro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dnipromap
Remove ads

Dnipro (ukraineraz Дніпро) –1926-2016 tartean Dnipropetrovsk[1] (ukraineraz Дніпропетровськ, errusieraz Днепропетровск), eta 1926 arte Jekaterinoslav (ukraineraz Катеринослав) deitua–, Ukrainako hiria da, Dnipropetrovskeko oblasteko zentro administratiboa. Dnieper ibaiaren ertzean kokatua, Zaporijiako urtegiaren atzealdean, Ukrainako ibai-portu, trenbide gune eta industrigune garrantzitsuenetarik da.

Datu azkarrak DniproДніпро Дніпропетровськ, Administrazioa ...
Remove ads

Dnipropetrovsken, Kryvy Riheko burdina, Nikopolgo manganesoa eta mendebal Donbasseko ikatzari esker, industria astuna garatu zen. Sobietar garaian armagintzak eta industria aeroespazialak (misil balistikoak egiten zituen Yuzhmash lantegiak bereziki) garrantzi handia izan zuten. Industria militarra zela eta, Hiri itxia izan zen 1990eko hamarkada arte.

Remove ads

Historia

1776an Grigori Potiomkin printzeak, Katalina Handiaren aginduz, sortu zuen hiria eta Jekaterinoslav izena eman zion. Hiri txikia izan zen 1880an trenbidea eraiki zen arte. Kryvyi Riheko burdinak (1866an aurkitua) eta Donbasseko ikatz meatzeen esplotazioak abiarazi zuten Dnipropetrovskeko industrializazioa. 1926an, Grigory Petrovsky iraultzailearen omenez, Dnipropetrovsk izena eman zioten hiriari. 2016an hiriak Dnipro izena hartu zuen.[2]

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Dnipropetrovsk), Hila ...
Remove ads

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads