Herbehereetako Idazle eta itzultzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mariolein Sabarte Belacortu (Herbehereak, 1944) Herbehereetako idazlea da, gaztelaniazko literatura nederlanderara egindako itzulpenengatik ezaguna. Hainbat sari jaso ditu, euren artean 2022ko Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria.[1]
Mariolein Sabarte Belacortu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Amsterdamgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Mariolein Sabarte Wageningenen hazi zen, Herbehereetan. Ama herbeheretarra eta aita euskalduna izanik, Espainiako Hizkuntza eta Literatura ikasi zituen Amsterdamgo Unibertsitatean. Liburuak gaztelaniatik nederlanderara itzultzen hasi zen 1969an, bere lehen itzulpena "Mrs. Cadwell habla con su hijo" Camilo José Cela-rena izan zelarik. Harrezkero, hainbat idazle espainiarren eleberriak itzuli ditu: Gabriel García Márquez, Julio Cortázar, Mario Vargas Llosa, Álvaro Mutis, José Donoso, José María Arguedas, Juan Carlos Onetti, Jorge Luis Borges, Roberto Arlt eta Carlos Fuentes. Erreferentea da gaztelaniatik nederlanderarako itzulpenean, 70 eleberri baino gehiagorekin.[1]
Gaztelaniazko poesia-idazle askoren lanak ere itzuli ditu Sabartek Rotterdamgo Nazioarteko Poesia Jaialdirako, eta Amsterdamgo itzultzaile-eskolan aritu da urteetan.[1]
Itzultzaile lanaz gain, Txileko Kultura Zentroko poesia lantaldean, Poesiaren Gauean eta Nazioarteko Poesian lan egin zuen. 1990etik 1994ra Literatura Funtsaren batzordeko kide izan zen. Hainbat saritako epaimahaikide ere izan zen: Dirk Hartog Literatur Saria (1988), Charlotte Köhler Stipendium (1992) eta Meulenhoff Vertalersprijs (1999), Holandako Poesia Berriko C. Buddingh Saria (2000 eta 2010). Gaztelaniazko idazleei buruzko artikulu batzuk ere idatzi zituen.[2]
Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu. 2022an Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria irabazi du Sabartek Katixa Agirreren "Amek ez dute" eleberriaren nederlanderako itzulpena egiteagatik. Lehiaketa hau jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lan baten itzulpena saritzeko sortu zen, eta obraren itzulpena eta haren sustapen-lana baloratzen ditu.[3] Sabartek Zirimiri Press argitaletxearekin partekatu du sari hori, eta horrela itzultzailearen ibilbide sendoa aitortu da, bizitza osoan egindako lana, eta baita argitaletxeak egindako sustapen eta hedapen lana ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.