From Wikipedia, the free encyclopedia
Meteoritoa kanpoko espazioan sortua den eta lurrazalera iritsi den gorputz natural bat da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta Lurraren atmosferan sartzen direnei meteoro izenarekin ezagutzen zaie. Asteroideak baino txikiagoak dira (gehienez 50 metroko diametroa)
Atmosferarekin kontaktuan jartzen direnean marruskadurak berotu eta goritzea dakar eta horrela sortzen dira izar usoak.
Asteroideen osagai kimikoak Lurraren gainera eroritako meteoritoenekin erkatzen badira, berehala ikusiko da asteroide gerrikoa dela meteorito iturririk oparoena. Ziur aski, eraztuneko gauzakien elkar jotzeek, maiz gertatzen baitira inondik ere, orbita ezegonkorretan kokatzen dituzte zati batzuk, eta Jupiterren masa handiaren eraginpean Lurraren orbitaraino aldatzen dira lekuz.
Lurrera iristen diren meteoritoen % 86 gutxi gorabehera kondritak dira; % 8, akondritak; eta % 5 inguru, nikel-burdin nahasturaz sortutako meteorito metalikoak.
Meteoritoen egungo sailkapenen arabera lau talde oinarrizko bereizten dira:
Tektikak Lurreko alde jakin batzuetan bakarrik aurkitu dira, Europako erdialdean, Afrikako sartaldean, indoaustraliar eskualdean eta Estatu Batuen hegoaldean, hain zuzen. Gainera ez dute zerikusirik gainerako meteoritoekin, ezpada atmosferan zehar egiten duten ibilbidea, forma aerodinamikoa ematen diena.
Aerolitoena da talde horietan interesgarriena. Bi azpitalde biltzen ditu, kondritena eta akondritena. Lehenak kondruluak dituzte, hots, milimetro hamarrenetik milimetro batzuetarainoko diametroko egitura esferoidalak.
Kondritak karbonatodunak edo karbonato gabeak izan daitezke, karbonoa duten ala ez duten harturik kontuan. Egin diren ikerketei eskerrak badira meteorito mota desberdinen sortzeari eta bilakaerari buruzko eredu onargarriak. Esaterako, kondruluak eguzki nebulosan gertatu zen lehen talken bitartean urturiko tantatzat hartzen dira. Berotze orokorraren gabeziak eragin zuen ondoriotzat hartzen da kondrita karbonatodunetako elementu lurrunkorren kopuru handia, erabateko berotzeak gai lurrunkorren galera eragingo baitzuen.
Gainera, izaten dituzte meteorito horiek zenbait elementuren isotopo batzuk, Eguzki sistemako beste ezein materialetan atzeman ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita ikazkaidunak direla eguzki nebulosako lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren hasierako gertakariak nola izan ziren asmatzeko baliozkoenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.