From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikeas[1] (hebreeraz: מִיכָה, Mikah) Itun Zaharreko seigarren profeta txikia izan zen. K.a. VIII. mendean Morexeten[2], Jerusalemdik hego-mendebalderantz 30 kilometrotara zegoen Xefela lautada emankorreko herrixka batean, jaio zen.
Mikeas | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , K.a. 740 |
Heriotza | , K.a. 670 |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | profeta |
Bestelakoak | |
Irakasleak | Isaias |
Ikasleak | Ashe |
Bere lana Jotan, Akhaz eta Ezekias erregeen garaian bete zuen eta Isaias, Oseas eta Amos profeten garaikidea izan zen.[3] Jeloskortasun handia erakutsi zuen Jahvehrekin egindako itunagatik, eta Jainkoaren maitasunarekiko desleialtasuna hurkoaren esplotazioan sentiarazten dela iritzi zion. Bere nekazari eta artzain herria maite izan zuen eta Jahvehren interesa ikusi zuen.
Aberatsak eta boteretsuak salatu zituen, baita boterea eta pribilegioak lortzeko jarduten zuten apaiz eta profeta faltsuak ere. Jerusalemgo aristokratek bidegabekeria sozialak ezkutatzeko nekazarien gehiengoaren aurka egindako gehiegikeria eta erlijioaren instrumentalizazioa arbuiatu zituen.[4]
Mikeasen predikua hain helmen handikoa izan zen, ezen eragina izan baitzuen Ezekiasek Judean erreforma batzuk egin zitzan.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.