![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/28/Muruzabal.jpg/640px-Muruzabal.jpg&w=640&q=50)
Muruzabal
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Muruzabal[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 21,1 kilometrora. Altuera 386 eta 580 metro artekoa da, eta 5,94 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 269 biztanle zituen.
- Artikulu hau Izarbeibarreko herriari buruzkoa da; Mendigorriko etxaldea gaitzat duena beste hau da: «Muruzabal Andion»
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Muruzabal | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herria zelaien artean; atzealdean Erreniega | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Alberto Azparren Echeverria (hautesle-elkarte) | ||
Posta kodea | 31152 | ||
INE kodea | 31180 | ||
Herritarra | muruzabaldar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′24″N 1°45′29″W | ||
Azalera | 6 km² | ||
Garaiera | 386-580 metro | ||
Distantzia | 21,1 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 269 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 45,29 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 40,82 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 82,35 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,23 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 12,20 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1730 (independentzia) | ||
Webgunea | www.muruzabal.es |
Itxi
Udalerriaren barruan, herrigunetik 2 kilometro ingurura, Eunateko Andre Mariaren eliza ospetsua dago. Berezia da, oinplano oktogonala duelako, eta Somportetik datorren Donejakue bidean dago. Herriaren iparraldetik Orreagatik eta Baxenabarretik datorren bidea ere sartzen da, baina bi ibilbideek ez dute bat egiten Obanosera iritsi arte.
Bertako biztanleak muruzabaldarrak dira.
Donibanetik | ![]() |
Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | ||||
Uterga (2,7 km) |
![]() |
Muruzabal | ![]() |
Obanos (1,8 km) | |||