Mykolaiveko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mykolaiveko gudua 2022ko otsailaren 26ko gauean hasitako gudu bat izan zen, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioko Hegoaldeko Ukrainako ofentsibaren parte. Gudu hau Errusiako Indarrak martxoan hiritik uxatu zituztenean amaitu zen; gainera, urte bereko apirilerako inguruko herri guztiak Ukrainaren kontrolpean zeuden.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Mykolaiveko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 26 – apirilak 8 | ||
Lekua | Mykolaiv, Mykolaiv Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 47°26′N 31°48′E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi[1]
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Martxoaren 16rako: >132 zibil hil;[6] 250 zauritu –denetara–[9] Martxoaren 31rako: c. 80 zibil hil; c. 450 zibil zauritu[10] c. 250,000 zibil ebakuatu[11] |
Itxi
Mykolaiv hiria Itsaso Beltzeko ontzigintzarako hiri estrategikoki garrantzitsua da; hala, martxoaren 4an "Odesarako bidean errusiar indarren hurrengo maila bezala ikusi zen".[12] Hiriak, gainera, Hegoaldeko Bug ibaia zeharkatzen duen zubi iraunkor bakarra dauka.[13]