Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia –Kherson erasoaldi modura ere ezaguna– Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Indar Armatuen arteko erasoaldi militar bat da, 2022ko otsailaren 24an hasi zena,[23] Ukrainako 2022ko errusiar inbasioaren zati gisa, Errusiako Indar Armatuek Ukrainako muga gurutzatzean hasitakoa.[24] Ukrainako Gobernuak adierazi duenez, erasoaldiaren helburua Kieveko hiriburua inguratuko duen pintza-mugimendu bat sortzea da,[25][26] Hegoaldeko Ukrainako oblastak kontrolatuz: Kherson Oblasta, Mykolaiv Oblasta eta Zaporizhia Oblasta.[24]
Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Errusiaren aurrerapen militarraren mapa, Ukraina hegoaldean, 2024ko martxoaren 5an.
Leienda: Ukraina Okupatutako Ukraina | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – egun (2 urte eta 9 egun) | ||
Lekua | Kherson Oblasta, Mykolaiv Oblasta, Zaporizhzhia Oblasta eta Krimea | ||
Koordenatuak | 46°30′N 34°00′E | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Kherson Oblast guztia, Dnieper ibaiaren hegoaldean, Errusiaren kontrolpean dago; hala, Berislav Raiona baino ez dago ukrainarren kontrolpean. Errusiar destakamendu bat ipar-mendebalderantz zabaltzen ari da, Hegoaldeko Bug ibaiaren ezkerreko ertzean zehar. Hala ere, Gerraren Ikerketarako Institutuaren arabera, litekeena da Ukrainako indarrek aurrerapen horiek gelditu izana, indar errusiarrek hornidura- eta moral-arazo gero eta handiagoei egin behar baitiete aurre.[27] Erasoaldi honetako beste elementu batzuk ere Ekialdeko Ukrainako erasoaldiko elementuekin batu dira Mariupol hiria elkarrekin inguratu eta bonbardatzeko.