From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicolás Sartorius Álvarez de las Asturias (Donostia, 1938ko maiatzaren 4a) espainiar politikari eta legelaria da. Zuzenbide ikasketak egin zituen. 1959an Frente de Liberación Popular (FELIPE)-ko kide egin zen eta geroxeago Espainiako Alderdi Komunistakoa. 1962-1970 bitartean bost aldiz sartu zuten kartzelan Erregimenaren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik. Marcelino Camachorekin batera Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua sortu zuen, eta sindikatuko kide izan zen 1981 arte. Alderdi Komunistako kide gisa, Batzorde Nagusiko kide hautatu zuten 1970ean, eta 1978an, Alderdiaren IX. Batzarrean, Batzorde Nagusiko, Batzorde Exekutiboko eta Exekutiboaren Batzorde Iraunkorreko kide.
Nicolás Sartorius | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989ko azaroaren 15a - 1993ko ekainaren 29a Barrutia: Seville (en) Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1986ko uztailaren 9a - 1993ko irailaren 26a Barrutia: Seville (en)
1986ko uztailaren 9a - 1989ko azaroaren 21a Barrutia: Seville (en) Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1981eko otsailaren 13a - 1982ko abuztuaren 31 ← Marcelino Camacho Barrutia: Madril Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Donostia, 1938ko maiatzaren 4a (86 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Familia | |||||||||
Haurrideak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | sindikalista, politikaria, kazetaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Kidetza | Langile Komisioak Fundación Alternativas (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista Ezker Batua |
1981ean Espainiako Alderdi Komunistako lehen idazkari izendatu zuten, baina hurrengo urtean Alderdian izan zen krisian karguaren dimisioa eman zuen, Santiago Carrillorekin batera. 1986ko Espainiako hauteskunde orokorretan Izquierda Unida koalizioko diputatu hautatu zuten; 1989an, diputatu ez ezik, Alderdiko bozeramaile izendatu zuten. Kongresuan, Diputazio Iraunkorreko eta Ekonomia, Merkataritza eta Ogasun, Justizia eta Barne Arazoetako batzordeetako kide hautatu zuten, eta Arartekoaren Batzordeko kide, halaber. 1992an dimisioa eman zuen, Izquierda Unidako lehendakaritzak markatzen zuen ildoarekin bat ez zetorrelako.
Alderdi Sozialistarekin bat eginez, Maastrichteko Itunaren atxikimenduaren aldekoa zen. Azkenean, Sartoriusek, Cristina Almeidak eta Pablo Castellanosek, koalizioak agindutakoaren kontra, Maastrichteko Itunaren aldeko botoa eman zuten Legebiltzarrean, eta horrek krisi handia sortu zuen. Hirurok Nueva Izquierda korrontea sortu zuten. Nueva Izquierdako ordezkarien eta Izquierda Unidako zuzendaritzaren arteko desadostasunek politikaren lehen lerrotik eta zuzendaritzatik urrunarazi zuten. Artikulu asko argitaratu ditu egunkarietan, eta baita zenbait liburu ere, hala nola El resurgir del mundo obrero (Langile-munduaren birsortzea). Azken lan nagusia El final de la dictadura. La conquista de la democracia en España saiakera da (2007).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.