Arro ozeanikoetako alderik sakonena hartzen duen eremu oso laua, malda 1:1.000 baino txikiagoa duena. Ozeano-hondoen % 40 betetzen du, eta 4.000-5.000 m arteko sakoneran aurkitzen da batez ere. From Wikipedia, the free encyclopedia
Ordoki abisalak arro ozeanikoaren hondoko sakoneko ordoki edo malda leuneko tokiak dira. Lurreko tokirik lau eta leun eta gutxien esploratuen artean daude. Ordoki abisalak, gutxi gora-behera, ozeano hondoaren %40a suposatzen dute eta 2.200 eta 5.500 metro arteko sakoneran daude. Ezponda kontinentalaren oina eta dortsal ozeaniko edo fosa baten artean geratzen dira.
Planetako sedimentazio gune nagusiak dira, sedimentu geruzen azpian, gainazal ozeanikoa dago magnesio silikatoz osatuak, basalto erako arrokak eratzen dituztenak. Arroka hauek, euren jatorria, dortsal ozeanikoetan dute, bertatik gainazalerantz igotzen den magmaren solidotzeagatik, eta subdukzio guneetan deusezten dira, kontinenteen ondoan, non, berriz magman sartzen diren.
Ordoki abisaletako erliebearen elementu nabarmengarri urrien artean, honako hauek daude.
Ordoki abisalera ez da eguzkiaren argia iristen. Honegatik, ia ez dago bizirik, eta, dagoena bakterio kimiosintetikoz osatua dago (fotosintesia egiten ez dutena, baizik eta antzeko prozesu bat, sumendi guneetako lur azpitik datozen produktu gaseosoek eragindakoa), baita animalia ornogabe batzuetaz (zizareak adibidez) eta ornodun batzuk (arrain batzuk). Arrain abisalek, aho handiak dituzte, eta, argi falta dela eta, ehiza egin beharrean, tranpak prestatzen dituzte euren harrapakinentzako; horretarako, batzuk biolumineszentziaz baliatzen dira, eta eurengana hurbiltzen diren harrapakinen arreta erakartzen duten argi eranskinak dituzte; une horretan, aipaturiko aho handiaz harrapatzen dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.