From Wikipedia, the free encyclopedia
Poesiaren Venusa (espainieraz La Venus de la poesía) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren lana da. 1913an margotua. Erretratu alegoriko hau egile andaluziarraren ospetsuenetariko bat da. Obraren jabetza BBVA banketxearena da baina Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daiteke. Tizianoren margolaritzan inspiratuta dago, zehatz-mehatz bere Venus organista batekin margolanean.[1]
Poesiaren Venusa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Julio Romero de Torres |
Sorrera-urtea | 1913 |
Izenburua | La Venus de la poesía |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 93,2 () × 154 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | DEP645 |
Jabea | Bizkaiko Foru Aldundia |
Margolan honek Romero de Torresen estiloa oso garbi adieratzen du. Protagonismoa emakume biluzik batengan zentratuta dago beraren gainean argi gehiena erortzen baita. Haren ondoan poeta dago baina askoz presentzia ilunagoa da berea, bai jazten dituen arropengatik baita ere haren aurpegiagatik; poeta orri bat irakurtzen duen bitartean, emakumeak ikusleari begira dago, blondazko mantelina buruaren gainean altxatzen duen aldi berean. Emakumearen ondoan arrosa gorria ikus daiteke, edertasunaren eta pasioaren sinboloa.
Atzealdean, paisaia ikusten da, Zubiko Ate errenazentista agertzen da; atzean, Guadalquivir ibaia eta Kordobako hiria. Paisaia oso modu irrealean dago jasota, ametsetakoa izango balitz bezala.
Erretratua egiteko Romero de Torresek modelo desberdinak erabili zituen. Aurpegirako Raquel Meller kupletistarena erabili zuen. Poeta, bestetik, geroago Mellerren senarra izango zen, Enrique Gómez Carrillo idazle guatemalarra da.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.