Arrosa
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arrosa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 12,7 kilometrora. Altuera 100 eta 810 metro artekoa da, eta 18,43 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 538 biztanle zituen.
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrosa (argipena)».
Bertako biztanleak arrosatarrak dira.
Remove ads
Izena
Arrosa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Saint-Martin-d'Arrossa[3]
- okzitanieraz: Sent Martin d'Arròsa[4]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Sanctus-Martinus d'Ouses (1302)[5]
- Sainct-Martin de Osses (1529)[5]
- Grand-Pont (1793: izen iraultzailea)[6]
Etimologia
Arrosa izena Arlausa edo Erlausa izenetatik heldu da, hain segur. Horiek Eiharze auzoaldeko bi etxe ziren, Erdi Aroan. XIII. mendetik goiti aipatuak dira[7].
Frantses eta okzitanierazko izenak, Baigorri edo Donamartiri bezalako beste kasu batzuetan, tokiko santuaren (kasu honetan, Done Martin) eta euskal izen tradizionalaren (kasu honetan, Arrosa) elkartzetik dator.
Remove ads
Geografia
Arrosa Ortzaizeko ibarran dago.
Mugakideak
Klima
Etxeak eta auzoak
- Landaburua
- Etxabe
- Iribarne
- Alhahiri
- Eihartze
- Lantikoenea
- Pelenea
- Erdikoborda
- Atherexenea
- Aroztegia
Remove ads
Historia
Arrosa Ortzaize udalerriko kide izan zen 1923ko uztailaren 2ra arte.[9]
1996tik 2003 arte, bertan antolatu zuten Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia.
Demografia
1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
972 | 894 | 772 | 735 | 690 | 695 | 625 | 511 | 479 | 415 | 442 | 462 | 465 | 468 | 523 | 538 |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Ingurumen-politika
2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0ko[10] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,5ekoa[11] izan zen.
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Arrosa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[12]
Remove ads
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dago Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[13]
Gainera, Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Arrosa udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[14]
Koldo Zuazok, 2010ean, Arrosak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[15]
Arrosatar ospetsuak
- Raymond Albaladejo (1932-1964), errugbilaria.
- Maialen Errotabehere (1983-), abeslaria.
- Xan Errotabehere, Kalakan taldeko kidea.
Irudiak
- Done Martin eliza
- Pilotalekua
- Herri Barnea
Oharrak
- /aʁos̺a/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads