Jarduera psikikoa estimulatzen duen alkaloidea. Psilocybe mexicana onddoan aurkitzen da eta indolalkilaminen deribatua da (indolalkilaminek LSDak baino 100 aldiz indar gutxiago dute) From Wikipedia, the free encyclopedia
Psilozibina jatorri naturaleko profarmako psikodeliko bat da, 200 perretxiko espeziek baino gehiagok sortua[1]. Indartsuenak Psilocybe generoko kideak dira, P. azurescens, P. semilanceata eta P. cyanescens kasu, baina beste dozena bat generotako psilozibina ere isolatu da. Droga-prodroga bezala, gorputzak berehala bihurtzen du psilozibina, zenbait alderditan LSDaren, meskalinaren eta DMTren antzeko alterazio mentaleko efektuak dituena. Oro har, efektuek euforia, haluzinazio bisual eta mentalak, pertzepzioaren aldaketak, denboraren zentzu desitxuratua[2], pentsamolde eta ideologian aldaketak[3][4], eta esperientzia espiritualak barne hartzen dituzte[5], eta kontrako erreakzioak ere izan ditzakete, hala nola goragaleak eta izu-erasoak[6][7].
Psilozibina | |
---|---|
Formula kimikoa | C12H17N2O4P |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno, karbono, oxigeno, hidrogeno eta fosforo |
Mota | tryptamine alkaloid (en) |
Ezaugarriak | |
Irakite-puntua | 523,44 °C |
Masa molekularra | 284,093 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | 5-hydroxytryptamine receptor 2A (en) |
Rola | haluzinogeno eta enteogeno |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QVDSEJDULKLHCG-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 520-52-5 |
ChemSpider | 10178 |
PubChem | 10624 eta 138543650 |
Reaxys | 273158 |
Gmelin | 8614 |
ChEMBL | CHEMBL194378 |
RTECS zenbakia | NM3150000 |
DSSTox zenbakia | NM3150000 |
EC zenbakia | 208-294-4 |
ECHA | 100.007.542 |
MeSH | D011562 |
Human Metabolome Database | HMDB0256899 |
UNII | 2RV7212BP0 |
KEGG | C07576 |
Historiaurreko horma-irudietan eta Espainiako[8] eta Aljeriako[9] labar-pinturetan aurkitutako irudiek iradokitzen dute onddo psilozibinoen giza erabilera erregistratutako historia baino lehenagokoa dela. Erdialdeko Amerikan, onddoak denbora luzez kontsumitu ziren zeremonia espiritual eta igarleetan, kronista espainiarrek euren erabilera XVI. mendean lehen aldiz dokumentatu baino lehen[10]. 1959an, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexicana onddoaren psilozibinaren printzipio aktiboa isolatu zuen[11][12]. Hofmannen enplegatzaileak, Sandozek, psilozibina purua merkaturatu eta saldu zien mundu osoko mediku eta klinikoei psikoterapia psikodelikoan erabiltzeko. 1960ko hamarkadaren amaieran drogei buruzko lege gero eta murriztaileagoek psilozibinaren eta beste haluzinogeno batzuen ondorioei buruzko ikerketa zientifikoak geldiarazi zituzten arren, enteogeno (espiritualtasunaren eragile) gisa zuen ospea hazi egin zen hurrengo hamarkadan, neurri handi batean, psilozibina-onddoak hazteko moduari buruzko informazio eskuragarriago egoteagatik.
Psilozibinaren efektuen intentsitatea eta iraupena aldakorrak dira, onddoen espeziearen edo hazkuntzaren, dosiaren, fisiologia indibidualaren eta ingurunearen arabera, 1960ko hamarkadaren hasieran Harvardeko Unibertsitatean Timothy Learyk zuzendutako esperimentuetan frogatu zen bezala[13][14]. Behin irentsitakoan, psilozibina azkar metabolizatzen da psilozinan, eta, orduan, garuneko serotonina-hartzaileen gainean eragiten du. Psilozibinaren alterazio mentalaren efektuek bi eta sei ordu bitartean irauten dute, nahiz eta psilozibinaren eraginpean dauden pertsonentzat efektuek askoz luzeagoak diruditen, drogak denboraren pertzepzioa desitxuratu baitezake. Psilozibinak toxikotasun txikia eta kalte ahalmen txikia ditu. Herrialde gehienetan debekatua izan da psilozibina duten onddoak edukitzea, eta drogei buruzko lege nazional askok katalogatutako droga gisa sailkatu dute.
1957ko Life aldizkariko artikulu batean, R. Gordon Wasson bankari estatubatuarrak bere esperientziak deskribatu zituen, Mexikoko ohiko zeremonia batean psilozina zuten onddoak irentsi zituelako, eta Estatu Batuetako herri-kulturaren medikuntza barruan sartu zuelako. Handik gutxira, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexikarretik purifikatu zuen psilozibinaren printzipio aktiboa, eta metodo sintetiko bat garatu zuen droga ekoizteko[15]
Haren erabilera proposatzen dutenek, enteogenotzat eta zenbait praktika garrantzitsu osatzeko tresnatzat hartzen dute, hala nola, meditazioa, psikonautika eta psikoterapia psikodelikoa osatzeko tresnatzat. Onddo psilozidioen eragin enterikoaren intentsitatea eta iraupena oso aldakorrak dira, onddo-espezieen, dosiaren, banakako ezaugarri fisiologikoen eta jarreraren eta ingurunearen arabera. Irentsi ondoren, psilozibina azkar metabolizatzen da, eta horrek agonista partzial gisa jokatzen du 5-HT2A eta 5-HT1A serotonina-A garunean. Psilozibinaren efektuek 3-8 ordu irauten dute normalean; hala ere, psilozibina kontsumitzen duten pertsonek efektua askoz luzeagoa dela uste dute, denboraren pertzepzioan sortutako distortsioa dela eta. Psilozibinak toxikotasun txikia du, eta ez da dokumentatu substantzia hori irenstearen ondoriozko dosi hilgarririk[16].
Psilozitinaren toxikotasuna txikia da; arratoietan, batez besteko dosi hilgarria (DL50) 280 mg/kg-koa da, gutxi gorabehera, kafeinarena baino 1,5mg gehiago. Psilozibinaren dosi hilgarria ezezaguna da medikuntza-mailetan, eta inoiz ez da hori dokumentatu; 2008an jasotako kasu batek zioen: «psilozinbinaren irensteak eragindako heriotza ezezaguna da aisialdi- edo medikuntzan».[17][18]
Ahotik eta urdailetik xurgatzen da psilozibina. Onddoak irentsi eta 10-40 minutura hasten dira efektauk eta 2-6 ordu dihardute, dosiaren, onddoaren espeziearen eta gizabanakoaren metabolismoaren arabera.
Psilozibitinarekiko tolerantzia berehala disipatzen da; astean behin baino gehiagotan psilozitina irentsiz gero, efektuak gutxitu egin daitezke. Tolerantzia disipatu egiten da egun batzuk igaro ondoren, eta, beraz, dosiak hainbat egunez luza daitezke, efektua saihesteko.
Tolerantzia desagertu egiten da egun gutxi batzuen ondoren. Hori dela, eta ohiko erabiltzaileek 5-7 eguneko tarteetan tartekatzen dituzte dosiak, tolerantzia-efektu hori saihesteko.[17][18]
Psilozibina gehiena gibelean metabolizatzen da, eta han psilozina bihurtzen da. Psizibinarekiko tolerantzia fisikoa eta mentala berehala gertatzen eta xahutzen da. Astean hiruzpalau aldiz baino gehiagotan (batez ere elkarren segidako egunetan) psilozibina hartuz gero, haren ondorioak gutxitu egin daitezke aurreko puntuan zehaztu den bezala.
Psilozibina behin eta berriz erabiltzeak ez du drogaren mendekotasun fisikorik eragiten.[19]
Psilozibina (O-fosforil-4-hidroxi-N,N-dimetfiltriptamina, 4-PO-Psilocin edo 4-PO-HO-DMT) profarmakoa da, eta desfosforilazio-erreakzio baten ondorioz gorputzean molekula aktibo bihurtzen da, psilozina. Erreakzio kimiko hori oso baldintza azidoetan gertatzen da, edo giza-gorputzean egoera fisiologikoetan, fosfatasa alkalino izeneko entzimaren bidez.
Biosintetikoki, triptofanotik psilozitinara biokimikoki eraldatzeak zenbait erreakzio entzimatiko eragiten ditu: deskarboxilazioa, metilazioa N9 posizioan, 4-hidroxilazioa eta O-fosforilazioa. 1960ko hamarkadako markatze isotopikoko esperimentuek iradokitzen dute triptofanoaren dekarboxilazioa hasierako urrats biosintetikoa dela eta O-fosforilazioa azken pausoa dela, baina entzima isolatuen azken azterketek erakusten dute urratsak espeziaren araberakoak direla.[20]
Ameriketako Estatu Batuetan, psilozibina (eta psilozina) 1965eko Drogen Abusuaren Kontroleko Aldaketek arau federalaren mende jarri zuten lehen aldiz, Thomas J. Dodd senatariak sustatutako lege proiektu baten produktua. Legearen xedapen zorrotzak diruditen arren, pertsona asko auzipetzetik salbuetsita zeuden. Estatutuek pertsonek droga horiek edukitzea baimentzen zuten, betiere jabearen erabilera pertsonalerako, (bere etxeko kideentzat) edo animalia bati administratzeko baldin badira.
1970eko urriaren 27an, psilozibina eta psilozina I. Erregistroko droga gisa sailkatu ziren eta aldi berean "haluzinogeno" etiketatu zituzten Droga Abusuaren Prebentzio eta Kontrol Integraleko Substantzia Kontrolatuen Legea deritzon atal baten arabera. Mendebaldeko herrialde askotan legez kanpokoa izan arren, hala nola, Erresuma Batuan, Australian eta AEBetako zenbait estatutan, gobernu ez kontserbadoreek psilozibinaren eta beste droga psikodelikoen legezko erabilera aukeratzen dute. Amsterdam-en (Herbehereak), agintariek droga psikodelikoen erabilera, psilozibina esaterako, seguruaren inguruko hezkuntza eta sustapena eskaintzen dute kalte publikoak murrizteko asmoz. Hau da, sozietateak badakizki bere kontrako efektuak eta eragin ditzakeen arazoak beraz haiek erabakitzen dute hau konsumitzea edo ez.[21]
Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Sailak egindako droga-kontsumoari buruzko 2009ko inkesta nazional baten arabera, Estatu Batuetan lehen aldiz psilozitina-perretxikoak kontsumitzen zituzten pertsonen kopurua kalamua kontsumitzen zutenen parekoa zen gutxi gorabehera. Europako herrialdeetan, berriz, onddo psikodelikoen erabilerak bizitzan zehar duen prebalentzia-estimazioa %0,3tik %14,1era bitartekoa da heldu gazteetan (15-34 urte).[22]
Mexiko modernoan, erabilera zeremonial tradizionalak hainbat talde indigenen artean ematen da eta Psilocybeko espezie haluzinogenoak ugariak dira herrialde osoan zehar, nahiz eta erabilera zabalduagoa egon altitute handiko herrietan. Erabilera medikoa oso garatua dago eremu horretan. Psilozibina onddoak batez ere helburu medikoekin erabiltzen dira baso subtropikal hezeetako indigenak diren lekuetan. Psilozibina erabiltzeak aukera ematen dio xamanari edo gaixoari bere 'gaixotasunaren' ulermen kosmikoa lortzeko, eta sendaketa egiteko aukera ematen dio.
Haluzinogenoen berraurkikuntza Europan kristauen eragina dela eta izan zen. Deabrua agurtzeko erabiltzen baitzituzten erritual espiritualen bitartez. Haluzinogenoek izan ditzaketen terapeutikoen berraurkikuntza egoera aldatu zuen. Kultura indigenetan, testuinguru erlijioso, igarle edo espiritualetan, erabili izan dira eta erabiltzen dira oraindik ere pzilobizina onddoak.[23]
Psilloizina sintetikoki presta badaiteke ere, ikerketa-eremutik kanpo ez da modu horretan erabiltzen. Onddo-espezie batzuetan dagoen psilozibina hainbat modutan irents daiteke: fruta fresko edo lehorren gorputzak kontsumituz, belar-tea prestatuz edo beste elikagai batzuekin konbinatuz zapore mikatza estaltzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.