From Wikipedia, the free encyclopedia
Ralph David Abernathy, Sr. (Linden, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko martxoaren 11a - Atlanta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko apirilaren 17a) apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia izan zen.
Ralph Abernathy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Linden, 1926ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Atlanta, 1990eko apirilaren 17a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Lincoln Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juanita Abernathy (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alabama State University (en) 1948) Zientziatan graduatua : matematika Clark Atlanta University (en) 1951) Arte-masterra : soziologia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskubide zibilen aldeko ekintzailea, ministroa, politikaria, teologoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Kappa Alpha Psi (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
1948an artzain baptista ordenatu, 1950ean Alabaman matematikan lizentziatu eta 1951n soziologiako doktoregoa lortu zen Atlantako Unibertsitatean. Urte horren amaieran, Montgomeryko eliza baptistaren artzain bilakatu zen Alabaman. Martin Luther Kingekin batera, beltzentzat berdintasuna lortzea helburu zuten hainbat erakunde sortu zituen Estatu Batuetan; haren laguntzailerik gertukoena izan zen Abernathy 1950eko hamarkadaren bukaeran, eta 60koaren hasieran egin ziren eskubide zibilen aldeko kanpainetan. 1961ean Georgiako Atlantan aritu zen artzain-lanetan. King eta Abernathy sarritan kartzelatu zituzten desobedientzia zibileko ekintzengatik. 1968an Luther King hil zutenean, Abernathyk Southern Christian Leadership Conference (SCLC) erakundearen lehendakaritza hartu, eta Estatu Batuetako beltzen eskubide zibilen aldeko kanpainetan lan egiten jarraitu zuen. 1977 arte izan zen SCLCren lehendakari. 1989an bere autobiografia argitaratu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Abernathy |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.