From Wikipedia, the free encyclopedia
Roskilde Danimarkako Seelandia eskualdean dagoen hiri handiena da. Bikingoen garaiko hiria da eta 1536. urtera arte berau izan zen Danimarkako hiriburua[1]. Kopenhagetik 30 kilometrotara dago.
Roskilde Roskilde | ||
---|---|---|
hiria | ||
Roskildeko katedrala Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Seelandia eskualdea | |
Alkatea | Joy Mogensen | |
Izen ofiziala | Roskilde | |
Jatorrizko izena | Roskilde | |
Posta kodea | 4000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°38′30″N 12°04′51″E | |
Azalera | 212 km² | |
Altuera | 41 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 50.046 (2016) | |
Metropolia | 80.687 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 980 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Abu Dhabi, Gniezno, Nanortalik (en) eta Linköping udalerria | |
roskilde.dk |
UNESCOK Gizateriaren ondare izendatu zuen Roskildeko katedrala[2].
Seelandia irlaren erdialdean dago, Roskildeko fiordoaren bukaeran[3]. Oinezkoentzako kale luze baten inguruan kokatzen dira hiriko eraikin garrantzitsuenak, tartean Gizateriaren Ondare den Katedrala.
Adam Bremengoak eta Saxo Grammaticus XI-XII mendeetako historialariek diotenez, Danimarkako Harald I erregeak bertan eraiki zuen eliza bat 980. urtearen inguruan eta erregea bertan hilobiratua izan zen. Dena den Roar erregearen izenetik ere etor liteke Roskilde izena, eta honek VI mendera eramango luke herriaren sorrera[4].
1020. urtean Roskildek apezpikutza eskuratu zuen, Erromatar Eliza Katolikoarentzako Danimarkako herri garrantzitsuena bihurtu zelarik. Roskildeko apezpikurik handiena Absalon izan zen[5], Danimarkako politikaren eragile nabarmena izan zelarik, eta honek 1170. urtean adreiluzko katedrala eraiki zuen aurreko elizaren gainean. Hurrengo urteetan garapen handia izan zuen. 1.268an esate baterako merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.
Kopenhageren gorakadak eta 1536. urteko erreformaren ondorioz katolizismoaren porrotak herriaren gainbehera ekarri zuen. Urte horretan apezpikua Kopenhagera joan zen eta berau bihurtu zen Danimarkako hiriburu berria. Ordutik aurrera suteak, izurriteak eta suediarrekin izandako gerrak baino ez dira kontatzen, tartean dago 1658. urteko Roskildeko Ituna, Danimarka eta Suediaren arteko gerrari amaiera eman ziona[6].
1847. urtean Kopenhagerekin trenbidez loturik gelditu zen.
1971. urtetik aurrera Roskildeko rock festibala ospatzen da. Europako musika festibal handienetakoa da gaur egun.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.