Sartze
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sartze[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri konposatu bat da, Sartze eta Ibiltzieta herriek osatuta, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 76,7 kilometrora. Altuera 659 eta 1404 metro artekoa da, eta 23,14 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 62 biztanle zituen.
- Artikulu hau Sartze eta Ibiltzieta herriek osatutako udalerriari buruzkoa da; Sartze izeneko herria gaitzat duena beste hau da: «Sartze (kontzejua)»
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Sartze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Ibiltzieta kontzejuko sarrera, bere elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Sarriés / Sartze | ||
Alkatea (2019-2023) | Tomas M. Sarries Cabodevilla (talde independente) | ||
Posta kodea | 31451 | ||
INE kodea | 31222 | ||
Herritarra | sarztar, ibiltzietar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°50′44″N 1°05′50″W | ||
Azalera | 23,14 km² | ||
Garaiera | 659-1404 metro | ||
Distantzia | 76,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 62 (2023: 4) | ||
Dentsitatea | 2,68 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,07 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 200 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,8 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 5,10 (2018: %0,16) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846. urtean |
Itxi
Udalerri hau Sartze eta Ibiltzieta terminoen bat-egitetik sortu zen, arrazoi demografikoek eraginda, arrazoi historikoek edo politikoek baino gehiago. Bi herriek, kontzeju estatusaren pean, beren domeinuak mantentzen dituzte, baina udalerriaren menpe geratzen dira.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian. Bertako biztanleak sarztarrak eta ibiltzietarrak dira. Udaletxea Sartze kontzejuan da.