bat-bateko mezularitza zerbitzua eskaintzen duen aplikazioa. Mezu zifratuak, software librea From Wikipedia, the free encyclopedia
Signal (lehen TextSecure) bat-bateko mezularitza eta deientzako aplikazioa da, librea eta kode irekikoa, pribatutasunean eta segurtasunean enfasia jartzen duena.[1][2] SMS, MMS eta datu zifratuko mezuak bidaltzeko erabil daiteke.[3] Signal Foundation eta Signal Messenger LLC taldeak agertzen dira dokumentuetan[4] Signal aplikazioetako garatzaile bezala, irabazteko asmorik gabeko erakundeak (2013–2020 Signal Foundation, a 501c3 nonprofit.). Besterik adierazi ezean, aplikazioak erabiltzailearen gailuko mezuen datu-basea zifratzen du, baita komunikazioaren bi muturrak ere, helburua delako beste erabiltzaile batzuei bidalitako mezu guztiak babestea.[2][5][6] 2015era arte aplikazioak TextSecure izena zuen eta bat-bateko mezularitzarako baino ezin zitekeen erabili. Izen berriarekin, deiak egiteko aukera gehitu zitzaion, RedPhone aplikazioaren bidez. 2017ko martxoan, Signal deiak egiteko sistema berri batera igaro zen, WebRTC-n oinarritzen dena; eta, honek, bideo bidezko deiak egiteko aukera ekarri zuen. [7] [8]
Signal (softwarea) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 7.11 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android (mul) , MacOS X, IOS, Linux eta Microsoft Windows |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | Java (mul) , C, Objective-C (mul) , JavaScript eta Swift (mul) |
Irakur dezake | IOS, Android (mul) , Microsoft Windows, Linux eta MacOS X |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Signal Foundation (en) eta Signal Messenger (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Signal Protocol (en) |
signal.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/signalapp/Signal-Android, https://github.com/signalapp/Signal-Desktop, https://github.com/signalapp/Signal-iOS eta https://github.com/signalapp/Signal-Server |
Signalek bere erabiltzaileei honako hauek bidaltzea ahalbidetzen die: testu-mezuak, dokumentuak, irudiak, bideoak eta kontaktuen informazioa. Horiek guztiak Wi-Fi, 3G edo LTE bidez bidal daitezke, beti ere aplikazio bera duten erabiltzaileei. Honenbestez, SMS tradizionalen alternatiba bilakatu da Android 2.3 (edo ostekoa) exekutatzen duten smartphonentzat. Aplikazioa instalatuta ez duten beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko SMS edo MMS konbentzionalak erabil ditzake. Mezu horiek koloreen arabera identifika daitezke: testuaren burbuila berdea bada, mezua mezularitza konbentzional bidez bidali da; ostera, urdina bada, datu bidezko sarearen bidez bidali da.
Besterik adierazi ezean, Signalek sareko mezularitzaren bidez bidaliko ditu mezuak.[5][6] Horrek esan nahi duena da, erabiltzaileak mezu bat bidaltzen badio aplikazioa duen beste erabiltzaile bati, ez duela aparteko kosturik izango (datu-transferentzia hutsa da). Datu-konexiorik ez badago, programak SMS/MMS bidez bidaliko ditu mezuak.[5][9] Aukera horiek ezarpenen atalean alda daitezke, baldin eta adierazi nahi badugu programak datu bidezko sarearen bidez soilik bidal ditzala mezuak, eta sekula mezularitza konbentzional bidez.
Aplikazioak automatikoki zifratuko ditu beste erabiltzaile batzuekin izandako elkarrizketa guztiak. Interfazeak kandadu baten ikonoarekin markatzen ditu mezu zifratuak. Multimedia fitxategiak edo erantsitako bestelako dokumentuak ere zifratu egingo dira. Signalek gailuan bertan dagoen datu base zifratu batean gorde ditzake mezuak (bidalitakoak zein bidali gabeak), baldin eta erabiltzaileak pasahitza erabiltzeko aukera hautatuko balu.[10] Beste alde batetik, taldeko elkarrizketak izatea ere ahalbidetzen du; horiek automatikoki zifratuta egongo dira eta datu-sare bidez bideratuko dira, beti ere erabiltzaile guztiak aplikazioan erregistratuta badaude.[3][11]
Open Whisper Systemsek ziurtatzen du izatez ez duela sarbiderik mezuen edukira. Gainera, kode irekikoa da, kode-iturri osoa eskuragarri dago, bai bezeroarentzat, bai zerbitzariarentzat, GitHub web-orrian. Horrek aukera ematen dio nahi duenari bai kodea aztertzeko, bai garatzaileei laguntzeko, programa hobetzeko eta ondo dabilela egiaztatzeko. Beste alde batetik, aukera ematen die erabiltzaile aurreratuei aplikazioaren bertsio propioak konpilatzeko eta Open Whisper Systemsek banatutakoekin konparatzeko.[12]
Open Whisper System hirugarren bezeroen aurka agertu da.[13][14][15]
2016ko urrian, Signalek aldi-baterako mezuen funtzionalitatea gehitu zuen, denbora-tarte batera ezabatzen direnak.[16][17]
2017ko martxoan, Signal deientzako beste sistema bat erabiltzen hasi zen WebRTC-n oinarrituta, bideo bidezko deiak egiteko aukera eskaini zuena.[7][8]
Signalek 40 milioi erabiltzaile aktibo ditu (2021eko urtarrila), [18] WhatsAppek 1.600 milioi eta Telegramek 500 milioi. Hala ere, Apptopiaren ikerketa baten arabera usteltzat jotzen diren herrialdeetan egin du batez ere gora Signaleko erabiltzaileen zifrak. [19] [20]
2021eko urtarrilaren hasieran WhatsAppek iragarri zituen politikekin, erabiltzaile askok Telegramera migratu zuten, seguruagotzat jotzen baitzuten. Honek Telegramen erabiltzaile-basea hainbat milioitan handitzea ekarri zuen. Horretan eragina izan zuten, alde batetik, komunikabideek; bestetik, alternatiba hauek sare sozialetan azkar zabaltzeak eta, azkenik, Elon Musk bezalako pertsonaia garrantzitsuek, "Erabili seinalea" txioarekin. [21]
Zibersegurtasunean aditua den Moxie Marlinspike eta robotikan aditua den Stuart Anderson izan ziren Whisper Systemsen sortzaileak 2010ean.[22][23] Urte berean TextSecure ateratzeaz gain, enpresak RedPhone aplikazioa ere atera zuen, datu-sare bidezko ahots dei zifratuak egitea ahalbidetzen duena.[10] Suebaki bat eta datuak zifratzeko hainbat tresna ere garatu zituzten.[22]
2011ko urriaren 28an, Twitterek jakinarazi zuen Whisper Systems bereganatuko zuela, baina zenbat ordainduko zuen ezagutzera eman gabe.[24] Handik hilabetera, TextSecureren iturri-kodea GPL lizentziapean liberatu zen.[22][25] Geroztik, komunitateak etengabeko garapenak egiten ditu bertan eta ekarpen horietan oinarritutako hainbat bertsio izan ditu. Bestetik, enpresaren izena Open Whisper Systems izatera igaro da, proiektuen izaera irekia islatzen duena.[26]
2013ko martxotik, iOSentzako bertsio bat lantzen aritu dira.[27][28][29] Urte bereko irailean, jakinarazi zen TextSecureren protokoloa arrakastaz bateratu zela CyanogenModekin, erabiltzaileak ugaritzea ekarri zuena.[30][31][32]
2014ko martxoan egindako South by Southwest konferentzian, Edward Snowdenek hitzaldi bat eman zuen eta, bertan, Open Whisper Systems aplikazioak txalotu zituen beraien erabilera erraztasunagatik eta segurtasun zein pribatutasun ezaugarriengatik.[33][34] Urte bereko urrian, Electronic Frontier Foundationek (EFF) zelatatzearen aurkako defentsa-gida batean sartu zuen TextSecure.[35] Hurrengo hilabetean, TextSecurek mezularitzarako aplikazio seguruen kalifikazio gorena jaso zuen EFFren eskutik, ChatSecure, Orbot, Cryptocat, RedPhone, Silent Phone, Silent Text eta Telegramen txat sekretuekin batera.[36]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.