From Wikipedia, the free encyclopedia
Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.
Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.
Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Beroa hainbat praefurnia edo labetatik zetorren, eta aretoetan banatzen zen, frigidariumean izan ezik, hipocaustum baten bidez, lurzoru erradiatzailearen antzekoa.
Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306). Ponpeiakoak hoberen gorde direnetakoak dira.
Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako erromatar kokalekuan eta gertuko Artzikoan[1] ere, termak aurkitu dira[2]. Arkaiako mansioko termak aspaldi ezagutzen dira eta 2015ean horien inguruko erakusketa egin zuen Bibat museoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.