Urrotz
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Urrotz[3][lower-alpha 1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Urrotz-Hiria—[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 20,2 kilometrora. Altuera 476 eta 679 metro artekoa da, eta 11,40 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 418 biztanle zituen.
- Artikulu hau Agoitzaldeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urrotz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko ikuspegia Jasokundeko elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioaurrea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Urroz-Villa | ||
Alkatea (2019-2023) | Mikel Iribarren Lakuntza (Iturzarrea) | ||
Posta kodea | 31420 | ||
INE kodea | 31243 | ||
Herritarra | urroztar, urrozhiritar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′34″N 1°27′10″W | ||
Azalera | 11,4 km² | ||
Garaiera | 476-679 metro | ||
Distantzia | 20,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 418 (2023: 19) | ||
Dentsitatea | 36,67 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,34 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 69,77 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 86,54 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 13,05 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 6,70 (2018: %4,85) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1454 (independentzia) | ||
Webgunea | www.urroz-villa.com |
Urrotz Erdi Aroko egitura ia erabat mantentzen duen herria da. Muino baten gainean dago, eta Azoka enparantzaren inguruan pilatzen da. Plaza hori Nafarroako bigarren plaza handiena da, Gazteluko enparantzaren ondoren. Etxeak harrizkoak dira, oro har bi solairukoak, eta bi isurkiko teilatua dute. Gainerako eremuen artean, hiri-egitura sendoa osatzen dute, Erdi Aroan hiribildua zelako.
Lizoainibarrena da geografikoki, baina ez administratiboki 1454tik, udalerri independente batean sortu zenetik. Urrotz Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak urroztarrak edo urrozhiritarrak dira.