From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Zerbero (antzinako grezieraz: Κέρβερος, Kérberos, "putzuko deabrua")[1] Hadeseko zakurra zen, Tifon eta Ekidnaren semea, hiru buruduna (nahiz eta askotan 50 edo 100 zituela esan) eta isatsaren ordez sugea zuena. Zerberok Hadeseko atea zaintzen zuen, hildakoak atera eta biziak sar ez zitezen. Infernuko atea zaintzen duen zakurra (ingelesez hellhound edo infernu-txakurra) beste mitologia indoeuroparretan ere ezaguna da, eskandinaviarrean kasu.
Zerbero | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Baliokideak | Garm |
Familia | |
Aita | Tifon |
Ama | Ekidna |
Anai-arrebak | Ortro, Lernako hidra, Nemeako lehoia eta Kimera |
Zerbero izenak etimologia ezezaguna du. Proposaturiko bi hipotesi nagusiek jatorri indo-europarrak eta grezierak aldarrikatzen dituzte.[2][3]
Zerberoren irudikapena Antzinako Grezia eta Erromako artelanetan tematika zabaldua izan zen.[4] Irudikapen zaharrenak, K.a. VI. mende hasierakoak dira, bat Argoseko kopa Korintiarra (ca. K.a. 590 - K.a. 580), egun galdua;[5][6] eta bestea, Kretako pithos baten fragmentua (ca. K.a. 590 – K.a. 570).[7]
Heraklesen hamabi lanetatik azkena Zerbero harrapatzea izan zen. Eleusisera joan zen lehenik, eleusiar misterioetan iniziatu eta Hadesetik bizirik nola sartu eta atera ikasteko. Zentauroak hiltzeagatik garbitu ondoren hasi ahal izan zen haietan. Gero, azpimunduaren sarrera aurkitu zuen Tenaron. Ateneak eta Hermesek lagundu zioten. Hermesen temari eta bere itxura basatiari esker, Karonek bere txalupan eraman zuen Akeronten barrena.
Heraklesek, behegainean zegoela, Teseo askatu zuen, baina lurrak dardara egin zuen Piritoo askatzen saiatu zenean, eta atzean utzi behar izan zuen. Pertsefone bahitzen saiatu zirelako espetxeratu zituzten biak. Honek magikoki harrizko tronu batzuei eutsi zien, eta larruak haiei itsatsita zeuden. Hain zen indartsua magia hori, ezen Heraklesek Teseori tiratu zionean hura askatzeko, haren aldaka batzuk harkaitzari itsatsita geratu baitziren, eta horrek esplikatuko luke zergatik zituzten atenastarrek aldaka mehe samarrak.
Bertsio batzuek diotenez, Heraklesek Hadesi baimena eskatzen dio Zerbero eramateko, eta Heraklesek txakurrari kalterik ez egiteko baldintzarekin onartzen du. Baina beste bertsio batzuetan, Heraklesek gezi bat jaurtitzen dio Hadesi. Horren ondoren, bertsio batzuetan, Heraklesek txakurraren aurka borrokatzen du eta Hadesetik kanpora eramaten du, Akuerusia kobazulotik pasatuz. Beste batzuetan, Heraklesek adeitasunez tratatzen du zakur basatia, eta honek, lehen aldiz horrela tratatzen denez, lagun egiten dio kanpoan otzan.
Zerberoren konstelazioa Johannes Hevelius astronomoak proposatu zuen 1687an, Zerbero Herculesen eskuan helduriko hiru buruko suge bat bezala irudikatua. Aurretiaz, zerberoren buruan dauden hiru izarrak Hesperiden sagarrak zituen zuhaitzaren adarrak bezala azaltzen ziren.[8][9][10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.