Àgerko geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Àger Lleida-La Pobla de Segur lineako geltoki bat da, Àgerko udalerrian kokatuta dagoena. Geltokian Lleidako aldirietako lineako trenek dute geltokia, eskaerapeko geltokia delarik.
Remove ads
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Historia
Lleida eta La Pobla arteko trenbidea 1924ko otsailaren 3an ireki zen, Lleida eta Balaguer arteko tartearen inaugurazioarekin.[2] Trenbide berriaren helburua Lleida eta Saint-Girons, Frantzian, trenaren bidez lotzea zen.
Primo de Riveraren diktaduran linearen luzapen lanak hasi ziren Balaguertik La Pobla eta Saint-Gironsera luzatzeko eta Lleidatik trenbidea Baezara luzatzeko.[3] Nahiz eta proiektua "premiazko" bezala kalifikatu diktaduraren Guadalhorce Plana-n, handik gutxira prokamatutako Bigarren Errepublikak lanak geldiarazi zituen proiektuaren berrikusketa burutzeko.
Errepublikak eta gerora gertatutako Gerra Zibilak trenbidearen luzapen lanak bertan behera utzi zituen, eta ez zen 1940ko hamarkadara arte aurrerapenik egin. 1940ko hamarkadan, Francoren Diktadura garaian, luzapen lanak jarraitu ziren RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, trenbidearen luzapena lortu zen Balaguertik La Pobla de Segurrera, tartea 1951eko azaroaren 13an ireki zelarik.
1962-an, Munduko Bankuak gomendatuta, Espainiako Gobernuak trenbide berrietarako finantzaketak murriztu zituen, Lleida eta La Pobla de Segur arteko trenbideak luzapen gehiagorik izan gabe.[4]
1980ko hamarkadan estatu osoko trenbideen finantzaketaren errebisioa eman zen, linea defizitarioen ixtea aztertuz. Lleida-La Pobla trenbidea ixteko arriskuan zegoen, baina 1984ko abenduan Lleidako Diputazioak, Generalitateak eta RENFEk zerbitzuen jarraitasuna bermatu zuten, zerbitzuaren defizitaren finantzarako akordio bat sinaturik.[5]
Momentu horretarik aurrera, Generalitateko gobernu desberdinek trenbidearen transferentzia eskatzen hasi ziren, azkenean 2005eko urtarrilaren 1ean eman zena.[6] Momentu horretarik aurrera, linearen kudeaketa FGC enpresa publikoaren esku geratu zen, nahiz eta material mugikor aproposaren faltan, tren zerbitzuak Renfe-k eskaini. 2016ko uztailaren 25ean, FGC bihurtu zen linearen eragile bakarra, 331 serieko tren berriak zerbitzuan sartu ostean.[7]
Remove ads
Zerbitzuak
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads