1995eko Munduko Errugbi Kopa
gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.
Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]
Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]
Remove ads
Parte-hartzaileak
Hamasei herrialdek parte harte zuten 1995eko Munduko Errugbi Kopan. Herrialde antolatzailea baitzen, Hegoafrika gonbidatua izan zen, historian lehenbiziko aldiz. 1991ko Munduko Errugbi Kopako final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeak ere zuzenean sailkatu ziren. Gainerako zazpi postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 45 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horietan.
- Zuzenean sailkatutako herrialdeak
Hegoafrika, antolatzailea
Australia, 1991ko txapelduna
Ingalaterra, bigarreba
Zeelanda Berria, hirugarrena
Eskozia, laugarrena
Frantzia, final laurdenetara iritsia
Mendebaldeko Samoa, final laurdenetara iritsia
Irlanda, final laurdenetara iritsia
Kanada, final laurdenetara iritsia
- Kontinente-lehiaketetan sailkatutakoak
Boli Kosta (Afrika)
Argentina (Amerika)
Gales (Europa 1)
Italia (Europa 2)
Errumania (Europa 3)
Tonga (Ozeania)
Japonia (Asia)
Remove ads
Hiriak eta estadioak
Remove ads
Multzo fasea
1987an eta 1991n bezala, hamasei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Garaipenak hiru puntu ematen zituen, berdinketak bi, eta porrotak bat. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.
A multzoa
1995eko maiatzak 26 |
1995eko maiatzak 31 |
1995eko ekainak 3 |
B multzoa
1995eko maiatzak 30 |
C multzoa
1995eko maiatzak 27 |
1995eko maiatzak 31 |
1995eko ekainak 4 |
D multzoa
1995eko maiatzak 26 |
Boli Kostaren eta Tongaren arteko partida hasi eta hiru minutura, uztartze ireki batean, zenbait jokalari erori ziren Max Britoren gainera; bolikostar hegalekoa tetraplegiak jota geratu zen.[6][7]
Remove ads
Bigarren fasea
Final laurdenak | Finalerdiak | Finala | ||||||||
Ekainak 10 – Durban | ||||||||||
![]() |
36 | |||||||||
Ekainak 17 – Durban | ||||||||||
![]() |
12 | |||||||||
![]() |
19 | |||||||||
Ekainak 10 – Johannesburg | ||||||||||
![]() |
15 | |||||||||
![]() |
42 | |||||||||
Ekainak 24 – Johannesburg | ||||||||||
![]() |
14 | |||||||||
![]() |
15 | |||||||||
Ekainak 11 – Lurmutur Hiria | ||||||||||
![]() |
12 | |||||||||
![]() |
25 | |||||||||
Ekainak 18 – Lurmutur Hiria | ||||||||||
![]() |
22 | |||||||||
![]() |
29 | 3. eta 4. postuak | ||||||||
Ekainak 11 – Pretoria | ||||||||||
![]() |
45 | |||||||||
![]() |
48 | ![]() |
19 | |||||||
![]() |
30 | ![]() |
9 | |||||||
Ekainak 22 – Pretoria | ||||||||||
Final laurdenak
Finalerdiak
3. eta 4. postuak
Finala
Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak jokatu zuten munduko hirugarren finala, Johannesburgeko Ellis Park zelai mitikoan, 65.000 ikusleren aurrean. Zeelanda Berriak bigarren finala zuen bitartean, afrikarrek lehenbizikoa zuten. Finalera iristeko, partida guztiak irabazi zituzten bi taldeek, baina zertxobait errazago zeelandaberritarrek. Hegoafrikak ozta-ozta kanporatu zuen Frantzia finalerdian 19-15, eta All Blacksek 45-29 Ingalaterra;[8] partida horretan, Jonah Lomuk lau entsegu erdietsi zituen.
Lehiaren hasiera hunkigarria izan zen, bi hamabostekoak ilaran, ereserkiak entzuten. Espero bezala, partida hasi aurretik Zeelanda Berrikoek euren Haka egin zuten. Epailea Ed Morrison ingelesa izan zen, lan ikaragarria egin zuena partida zuzentasunez eramateko. Atsedenera, 9-6 aurretik iritsi ziren Springboksak, baina bigarren zatian Zeelanda Berriak markagailua berdindu zuen, drop baten bitartez. Neurketa 9-9 amaitu baitzen, hamar minutuko bi zati jokatu ziren, eta berriro oreka nagusitu. Puntuak jaurtiketen bidez egin behar izan zituzten, defentsek ez baitzuten uzten entsegurik egiten. Azkenean, ordea, 15. puntua lortu zuen Joel Stranskyk, dropa gauzatuz.[1]
Partidaren ostean gertatutakoa kirolaren historiako une ikoniko bihurtu da. Nelson Mandelak, Springboksen elastikoa eta txapela jantzita, Webb Ellis kopa eman zion Francois Pienaar Hegoafrikako kapitainari. Bien-bitartean, 65.000 lagun baino gehiago Mandelaren izena oihukatzen. Askoren iritziz, Mandelaren eta Pienaarren arteko besarkadarekin amaitu zen Hegoafrikan apartheida.[3]
Remove ads
Estatistikak
Entsegugile onenak
Puntugile onenak
Remove ads
Ohorezko postuak
Zinema
Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma txapelketa honetan girotuta dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads