Argentinako errugbi selekzioa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Argentinako errugbi selekzioa (gaztelaniaz: Selección de rugby de Argentina) Argentinaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, The Rugby Championshipen eta test-partidetan. UAR Unión Argentina de Rugby-ren mende dago, eta Los Pumas ezizena ematen zaio. Ameriketako talderik hoberena da, eta munduko indartsuenetako bat.[1]

Datu azkarrak Izengoitia, Elkartea ...

1910ean jokatu zuen lehenbiziko partida, Britainiar uharteetako taldearen aurka. Munduko Errugbi Kopako edizio guztietan parte hartu du, eta 2007an hirugarren postua erdietsi zuen. 2012tik, The Rugby Championshipen lehiatzen da urtero, Australia, Hegoafrika eta Zeelanda Berriarekin batera.

Argentinako hiru errugbilari, Hugo Porta, Agustín Pichot eta Felipe Contepomi, World Rugby Hall of Fame-ko kideak dira.[2] Agustín Creevy da nazioarteko partida ofizial gehien jokatu dituena, eta Nicolás Sánchezek lortu du tanto gehien.

Remove ads

Historia

1870eko hamarkadan sartu zen errugbia Argentinan, britainiar inmigranteen eskutik; lehenbiziko pàrtida 1873an jokatu zen. Argentinako kluben arteko lehenbiziko neurketa, berriz, 1886an jokatu zen, Buenos Aires Football Club eta Rosario Athletic Club-en artean. 1899an, River Plate Rugby Championship izenekoa eratu zen, egungo Unión Argentina de Rugby-ren aurretikoa.[3]

1910an, Oxfordeko Unibertsitateak kudeatutako britainiar talde batek herrialdea bisitatu zuen. Egokiera hori profitatuz, River Plate Rugby Union-ek partida bat jokatu zuen haien aurka; kanpotarrak nagusitu ziren, 3 eta 28. Hau hartzen da Argentinako selekzioaren aurreneko partidatzat.[4] 1927an eta 1936an, British and Irish Lionsek birak egin zituen Argentinan zehar. 1936an, talde nazionalak 12 eguneko bira historikoa egin zuen Txilen barrena; izan ere, irailaren 20an, Valparaíson, nazioarteko lehenbiziko garaipena erdietsi zuen, 0-29, Txileko selekzioaren kontra.[5]

River Plate Rugby Championshipen 50. urteurrena zela-eta, Frantziako selekzioak Argentina bisitatu zuen 1949an. Europako selekzio batek Ameriketara egindako lehenbiziko bisita ofiziala izan zen. Jokatu zituzten bi partidetan frantziarrak nagusitu ziren arren (0-5 eta 3-12), Argentinako selekzioa duintasun handiz lehiatu zen.[6] 1951n hasi zen jokatzen Hego Amerikako Errugbi Txapelketa, eta Argentinak 1950eko eta 1960ko hamarkadetako edizio guztiak irabazi zituen.[7]

1954an, Les Bleus-ek beste bira bat egin zuten Argentinan eta Txilen barrena, eta beste bi aldiz gailendu zitzaizkien argentinarrei (8–22 eta 3–30). 1960an, hirugarren bisitan, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten frantsesek (3–37, 3–12 eta 6–29).[8]

Thumb
1965eko ekainak 19. Johannesburgeko Ellis Parken, Junior Springboksen aurkako partidan Marcelo Pascualek egindako entsegu mitikoa.

1965ean, Rhodesian eta Hegoafrikan zehar egindako biran, Argentinako selekzioak aurrerapausu erabakigarria eman zuen. Izak van Heerden, Alberto Camardón eta Angel Guastellak zuzendurik eta Aitor Otaño kapitaina zela, 16 partida jokatu zituzten bi hilabetez, eta horietako 11 irabazi, bat berdindu eta lau galdu. Gogoangarria izan zen Junior Springboksen aurkako garaipena, Johannesburgeko Ellis Parken, 40.000 ikusleren aurrean. Bira hartan jaso zuten Los Pumas ezizena. [9][10]

1970eko hamarkadan, Argentinako errugbiaren maila eta prestigioa handituz joan ziren; jokalari bat nabarmendu zen bereziki garai hartan, Hugo Porta joko-zabaltzailea. Talde nazionalak bira ugari egin zituen: Hegoafrika (1971), Irlanda eta Eskozia (1973), Frantzia (1975), Gales eta Ingalaterra (1976), Ingalaterra, Irlanda eta Italia (1978) eta Zeelanda Berria (1979). Urte horretan bertan, Australiako selekzioak Argentina bisitatu zuen. Los Pumas-ek bi partida jokatu zituzten haien aurka, eta lehenbizikoan garaipen historikoa lortu zuten (24-13).[11]

1981ean, Ingalaterrak lehenbiziko aldiz bisitatu zuen Argentina. Bi test match jokatu ziren Buenos Airesen; aurrenekoa 19 eta 19 amaitu zen, eta bigarrenean kanpotarrak nagusitu ziren (6-12). Hala ere, 1982ko Malvinetako Gerraren ondorioz, britainiar taldeen aurkako partidak erabat eten ziren.[11] Bestalde, apartheida zela-eta betoa jarria zeukan Hegoafrikaren kontra jokatu ahal izateko, Sudamérica XV taldea eratu zuten, gehienbat argentinar errugbilariek osatutakoa. Sudamérica XV zortzi aldiz lehiatu zen Springboksen aurka, eta behin bakarrik irabazi, 1982an.[12]

Thumb
1985eko azaroak 2. Buenos Airesko Ferro Carril Oeste estadioan Argentinak eta Zeelanda Berriak 21 eta 21 bukatu zuten.

1985eko ekainaren 22an garaitu zuen lehenbiziko aldiz Argentinako taldeak Frantzia, 24 eta 16, Buenos Airesko Ferro Carril Oeste estadioan. Zelai horretan bertan, beste partida gogoangarri bat jokatu zen 1985eko azaroaren 2an, Los Pumas-ek All Blacksen aurka berdintzea lortu baitzuten (21-21); beti ere, irabazteko aukera bikaina galdu zuten, azken jokaldian Ernesto Urek abant egin baitzuen, argentinar melea Zeelanda Berriko entsegu-eremuan sartzen ari zelarik.[13]

1987an, Munduko Errugbi Koparen lehenbiziko edizioa jokatu zen, baina Argentinak ez zuen multzo fasetik pasatu. Emaitzarik onena 2007an erdietsi zuen, hirugarren postua, Frantziari 34 eta 10 irabazi ondoren.[14] 2015ekoan, berriz, laugarren postua eskuratu zuen,[15] final laurdenetan Irlanda kanporatu ostean.

2012an, Rugby Championshipen parte hartzera gonbidatu zuten. Harrezkero, urtero lehiatzen da Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren aurka. 2020ko azaroaren 14an, lehenbiziko aldiz Zeelanda Berria garaitzea lortu zuen, 15 eta 25, Sydneyn; tanto guztiak Nicolás Sánchezek egin zituen.[16][oh 1] 2023ko Munduko Kopan, finalerdietarako sailkatzea lortu arren, Zeelanda Berriak finaletik kanpo utzi zuen (6–44);[17] final txikian, 23 eta 26 galdu zuen Ingalaterraren kontra.[18]

Remove ads

Uniformea

Thumb
1927ko uztailaren 27an British and Irish Lionsen aurka jokatu zuen hamabostekoak jantzi zuen aurrenekoz elastiko marradun zuri-urdina.

1910-1927 bitartean jokatu zituen partidetan, janzkera urdinak eta zuriak erabili zituen Argentinako selekzioak. 1927ko uztailaren 27an British and Irish Lionsen aurka jokatzeko erabili zuen lehenbiziko aldiz elastiko marradun zuri-urdina.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1927tik
Remove ads

Ikurra

Unión Argentina de Rugby-ren armarrian jaguarete baten irudia ageri da. Jatorrian, ikur hori zeramaten selekzioko jokalariek elastikoaren ezkerreko bularrean. 1965ean, Argentinako selekzioak bira luzea egin zuen Hegoafrikan barrena. Jaguaretea animalia ezezaguna zen hegoaldeko Afrikan, eta baita ahoskatzeko zaila ere. Hori zela-eta, Carl Köhler hegoafrikar kazetariak "The Pumas" izendatu zituen. Izengoiti horrek arrakasta gaitza ukan zuen, eta berehala onartu zen Argentinan bertan ere.[19] Egun, puma da selekzioaren ikurra, eta Los Pumas ezizen ofiziala.[20]

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Informazio gehiago Munduko Errugbi Kopa, Urtea ...

The Rugby Championship

Informazio gehiago Tri Nations eta The Rugby Championship (2012-egun), Urtea ...

Americas Rugby Championship

2009-2019 bitartean, Argentina B taldeak parte hartu zuen Americas Rugby Championshipen, Jaguares eta Argentina XV izenekin.

  • Txapelduna (7): 2009, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019.
  • Bigarrena (2): 2017, 2018.
Remove ads

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

Thumb
Agustín Creevy, Argentinako selekzioan partida gehien jokatu dituen errugbilaria.
Informazio gehiago #, Jokalaria ...

2025eko urtarrilaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.[21]

Entsegu gehien

Thumb
Juan Imhoff, Munduko Errugbi kopetan entsegu gehien egin dituen argentinarra (7)
Informazio gehiago #, Izena ...

2025eko urtarrilaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.[21]

Tanto gehien

Thumb
Nicolás Sánchez, Argentinako selekzioarekin tanto gehien erdietsi dituen errugbilaria.
Informazio gehiago #, Izena ...

2024ko abenduaren 31n eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Remove ads

Erreferentziak

Oharrak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads